Alfred Hitchcock: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Informazioa gehitu
124. lerroa:
 
Amaren figura ere adierazgarria da, maiz dominatzaile gisa agertzen baita ''[[Notorious (1946ko filma)|Notorious]]'' ([[1946]]) filmeko gaiztoa, Sebastian ([[Claude Rains]]), amaren ([[Leopoldine Konstantin]]) menpe dago; azken hau ez da batere fidatzen bere erraina izango denaz ([[Ingrid Bergman]]). ''[[Strangers on a Train (filma)|Strangers on a Train]]'' ([[1951]])<ref>{{Erreferentzia|izena=Alfred|abizena=Hitchcock|izenburua=Strangers on a Train|argitaletxea=Warner Bros.|data=1951-06-30|url=https://www.imdb.com/title/tt0044079/|sartze-data=2021-05-18}}</ref> filmeko gaiztoak ama erdi eroarekiko ([[Marion Lorne]]) harreman oso estua du. ''Birds'' (1963)<ref>{{Erreferentzia|izena=Alfred|abizena=Hitchcock|izenburua=The Birds|argitaletxea=Alfred J. Hitchcock Productions|data=1963-03-29|url=https://www.imdb.com/title/tt0056869/|sartze-data=2021-05-18}}</ref> filmean, [[Rod Taylor|Rod Taylorren]] pertsonaiari txoriek eraso egiten diote, ama posesiboarengandik ([[Jessica Tandy]]) askatzen hasten denean. ''Frenzy'' ([[1972]])<ref>{{Erreferentzia|izena=Alfred|abizena=Hitchcock|izenburua=Frenzy|argitaletxea=Alfred J. Hitchcock Productions|data=1972-05-26|url=https://www.imdb.com/title/tt0068611/|sartze-data=2021-05-18}}</ref> hiltzaileak emakume guztiak gorroto ditu, izugarri miresten duen bere ama salbu. Eta ''Psycho''-ko Norman Batesek ([[Anthony Perkins|Antony Perkins]]) amaren gorpua kontserbatzen du.
 
=== Narratiba teknikak ===
 
==== MacGuffin ====
“MacGuffin” teknika aipatu izan zuen, maiz, Hitchcockek. “MacGuffin” intrigaren osagai giltzarri bat da, materiala edo ez, gehienetan misteriotsua, hariaren garapenerako aitzakia baizik ez dena. Hots, funtsean, ez dauka inolako garrantzirik, baina istorioari abiapuntua emateko erabiltzen da. ''The 39 Steps'' filman, espioi batzuek lapurtutako zenbait plano dira; ''Notorious'' (1946) filman, ardo botila batean ezkutatutako produktu kimiko bat da; ''North by Northwest'' (1959) filman, estatua txiki bat da, gobernuaren sekretuak dauzkan mikrofilmak dituena barruan. Hitchcocken iritziz, bere “MacGuffin” hoberena izan zen hori, egiazki ez zelako existitzen, eta huskeria handiena zelakoan<ref>{{Erreferentzia|izena=Laurent|abizena=Bourdon|izenburua=Dictionnaire Hitchcock|argitaletxea=Larousse|orrialdea=584|data=impr. 2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/470566423|isbn=978-2-03-583668-7|pmc=470566423|sartze-data=2021-05-25}}</ref>. “MacGuffin” horiek garrantzia galtzen dute filma aurreratu ahala, ikusleak arreta jartzen duelako pertsonaietan eta gertakarietan.
 
==== Suspensea ====
[[Suspense|Suspensea]] da Hitchcocken obraren ezaugarri nagusia. Haatik, ez dira gauza bera suspensea eta sorpresa edo ustekabeko kolpea. Hitchcocken filmetan, suspensea lortzen da ikusleak dakienaren eta pertsonaiak ikusten duenaren arteko desfasetik. Ikuslea urduri jartzen da, eta horri gehitu dakizkioke musika, argi eta itzal efektuak. Beldurrezko filmetan, ustekabeko gertakaria gertatzen da ikusleek eta pertsonaiak espero ez zuten unean. Hitchcocken filmetan, aldiz, tentsioa eta urduritasuna gero eta handiagoak dira.
 
Ikusleak badaki, adibidez, ''Psycho'' (1960) filman hilketa bat gertatuko dela edo gerta litekeela. Ikusleak badaki zein den ''Vertigo'' (1958) filmeko Judyren benetako identitatea. Ez dakiena da istorioek zein bilakaera izanen duten.
 
==== Umorea ====
Hitchcockek dio bere film guztiak direla komediak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=BFI {{!}} Features {{!}} NFT Interviews {{!}} Alfred Hitchcock|url=http://archive.wikiwix.com/cache/index2.php?url=http%3A%2F%2Fwww.bfi.org.uk%2Ffeatures%2Finterviews%2Fhitchcock.html|aldizkaria=archive.wikiwix.com|sartze-data=2021-05-25}}</ref>. Bere filmek [[umore]] kutsua daukate. Zuzendariaren ustez, ezinezkoa da tentsioari eustea filmak irauten duen denbora guztian, eta tarteka atseden uneak behar dira. Horregatik erabiltzen zuen umorea. Umore hori, maiz, [[Umore beltz|umore beltza]] izaten da.
 
==== Berrikuntza teknikoak ====
Hainbat filmetan erronka tekniko berriak jartzen zituen. ''Lifeboat'' (1944)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Lifeboat (1944) - IMDb|hizkuntza=en-US|url=https://www.imdb.com/title/tt0037017/|aldizkaria=www.imdb.com|sartze-data=2021-05-25}}</ref> filman, adibidez, istorio guztia barku txiki batean gertatzen zen. ''Rear Window'' (1954), aldiz, gela batean, eta kanpoko eszenak gela horretatik ikusten zirenak ziren. Bi kasu horietan zegoen zailtasuna zen errepikakorra ez izatea eta monotonia saihestea.
 
''[[Rope (filma)|Rope]]'' ([[1948]])<ref>{{Erreferentzia|izena=Alfred|abizena=Hitchcock|izenburua=Rope|argitaletxea=Warner Bros., Transatlantic Pictures|data=1948-09-25|url=https://www.imdb.com/title/tt0040746/|sartze-data=2021-05-25}}</ref>  filmaren helburua zen dena plano bakarrean grabatuta balego bezala erakustea. Hori egitea ezinezkoa zen, bobinen iraupena hamar minutukoa zelako; beraz, hainbat bobina erabili behar zirenez, bobina aldaketak ezkutatu zituen tarteka plano beltz batzuk sartuz.
 
''Vertigo'' (1958) izan zen kamerarekin “Vertigo efektua” edo “dolly zoom” teknika asmatzera eraman zuena. Helburua zen luzatzen zen irudi baten efektua sortzea.
 
=== Cameoak ===
Hitchcocken berezitasunetako bat zen bere filmetan agertzeko ohitura zuela. Film askotan egin zituen halako cameoak. Lehenbizikoa ''The Lodger'' (1926) filman egin zuen. Azken unean erabaki omen zuen eszenan sartzea, telefono operadorearen rola egin behar zuen aktorea ez zelako agertu. Aukera atsegina iruditu zitzaion lehen plano bat orekatzeko (eserita agertu zen, bizkarrez, bulego txiki batean), eta bere filmen marka bat bihurtu zen, eta haren zale askoren jolasa bihurtu zen filmetan noiz agertzen zen bilatzea. Hori dela-eta, erabaki zuen filmaren hasieran agertzea, bestela ikusleek arreta galtzen zutelako haren agerraldiaren bila<ref>Truffaut, François (1968), ''Hitchcock, Secker and Warburg''</ref>.
 
Bere 54 film nagusietako 40tan agertu zen. Une labur batean agertzen zen, ez zuen hitz egiten, eta autobusa hartzen, bidea zeharkatzen edo nonbait zutik agertzen zen, adibidez. ''[[Strangers on a Train (filma)|Strangers on a Train]]'' filman [[kontrabaxu]] bat trenean sartzen ahalegintzen da, txakurrekin doa oinez ''The Birds''-en, auzoko erlojuari begira dago ''Rear Window''-en, itzal bat da ''[[Family Plot]]''-en, autobus gidaria da ''North by Northwest'' eta ''To Catch a Thief'' filmetan.
 
== Filmografia ==
=== ZineanZineman ===
[[Fitxategi:Ropetrailer3.jpg|thumb|300 px|[[Rope (filma)|Rope]].]]