Psikoterapia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Psikoterapia''' metodo [[Psikologia|psikologikoen]] bitartez arazo psikologikoak gainditzea eta kontrolatzea helburu duen [[tratamendu]] [[Zientzia|zientifikoa]] da. Psikoterapiaren helburua gizabanako baten ongizatea eta [[Osasun mental|osasun mentala]] hobetzea, [[portaera]], [[sinesmen]], [[konpultsio]], [[pentsamendu]] edo [[emozio]] problematikoak konpontzea edo arintzea da, baita [[Harreman|harremanak]] eta [[trebetasun sozialak]] hobetzea ere.
 
Tratamendu edo terapia hau osasunaren profesional batek ematen du, hala nola, psikologo edo mediku batek, zeinak psikoterapiaren arloan formakuntza espezifikoa duen.
 
Psikoterapia era desberdinetara eman daiteke, izan ere, psikologia eskola edo korronte desberdinak existitzen dira arazo hauei aterabidea emateko. Haietako hainbatetatik lortu daiteke tratamendu arrakastatsu bat.
 
== Psikoterapien helburuak ==
Psikoterapiaren helburua pazientearen balorazioaren araberakoa da, kontuan hartuta zein disziplina psikologikotik sortzen den arazoa:
 
* Terapia kognitiboa: pentsamendu eskemak eta pazientea haiekin harremantzeko dituen prozesuen eraldatzea.
* Jokabide terapia: pazientearen jokabidea eraldatu
* Terapia kognitibo-jokabide: aurreko bi planteamenduak nahasten ditu, izan ere, haien planteamenduak ez dira kontraesankorrak eta osagarriak dira
* Jokabide eraldaketa: jokabide-ikuspegitik sortzen da, alde batetik, esparru klinikoari aplikatutako jokabide-terapia, eta, bestetik, jokabide-aldaketa, helburu gisa, klinikoaz gain beste testuinguru batzuetan zentratzen dena. Baina ezagutza zientifiko guztiak aplikatuz, batez ere jokabide-ikuspegiari dagokionez. Adibidez, laneko giroa berriz diseinatzea, osasuna edo prebentzioa sustatzeko.
* Terapia humanista: munduaren eta pazientearen arteko harremanaren egokitzapen sortzaile bat du helburu, experientzian zentratuz.
 
== Kanpo estekak ==