Pileo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ja:キノコの部位#傘
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Pileo''' terminoa [[onddo]]en [[fruitu-gorputz]]aren '''txapel'''ari deitzeko erabiltzen den izen teknikoa da. Espezie batzuetako ezaugarri nabarmenena da, esaterako [[azpibeltz]]etan, [[boleto]]etan, zenbait [[poliporo]]etan edo [[tripaki]]etan. Beste kasu batzuetan ez dago hain banaketa argirik pileoaren eta fruitu-gorputzaren gainerako atalen artean. Txapela daukaten perretxikoek normalean [[himenoforo]]a edukitzen dute, hala nola orriak, tutuak edo eztenak, pileoaren azpian.
 
== Sailkapena ==
Pileoa aspalditik erabili izan da perrretxikoak sailkatzeko. Gehienak hemisferikoak edo ganbilak dira, baina horietako asko lautu egiten dira heldutasunera iristean. [[Zizahori]]a bezalako espezie ezagunak, ordea, inbutu formakoak izan ohi dira. Badaude zapalduak ere, edo titi formakoak (azken honen kasurik ezagunena [[galanperna]] da).