Koldo Arriola Arriola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
hobetu asmoz
hobetu izenburuak
1. lerroa:
{{wikitu}}
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Koldo Arriola''' ([[Ondarroa]], [[1956]]ko [[otsailaren 12]]a -''[[Ibidem|ib.]]'', [[1975]]eko [[maiatzaren 24]]a) Ondarroako [[Guardia Zibila|Guardia Zibil]]<nowiki/>en kuartelean eraila tiroz. Institutuko kideen afari baten ostean, lagun taldearekin kuartelaren paretik pasatzen ari zirela, bertan zegoen guardiako Guardia Zibilak hurbiltzeko eskatu zion Koldo Arriolari eta kuartelaren barrura sartu ziren. Handik segundo gutxitara entzun zuten bere lagunek tiro hotsa.
 
== Garaiko gazte baten zaletasunakbizitza ==
Koldo Arriola [[Berriatua|Berriatu]]<nowiki/>ko Orubixe Nagusixe baserrian jaio zen 1956ko Otsailaren 2an. Berriatuan eman zituen umezaroko lehen urteak. Ume zenean oiraino, 1960 hamarkadako lehen urteetan, baserritik Ondarroako Iturribarri kalera leku aldatu ziren. Hain zuzen ere kale honetako 2en zenbakian bizi izan zen Koldo, Luis Arriola Kaltzakorta aita eta Zelestina Arriola Arriola amarekin batera.
[[Fitxategi:Koldo Arriolaren familia etxea eta taberna.png|thumb|Koldo Arriolaren familia etxea eta taberna]]
1963ko Abuztuan ireki zuten ''Orubixe'' izena jarri zioten taberna etxe azpian. Familiako ogibidea izango zen taberna. Luis eta Zelestinak, bien artean eramaten zuten taberna xumea zen. Herritar xehe eta adinekoen biltzeko gune gehien bat. Gerora, jantoki ere bikatu zen 1975erako.
 
Koldoren gaztaroa erabat lotua egon zen herriak eta lagun arteak eskaintzen zion aukerei. Udaberri sasoian, Goimendi inguruetan ibiltzen ziren. Arriolak berak sakon ezagutzen zituen inguruko mendiak eta, batez ere, txoriak. Zaletasun handi zuen. Koldok berak Burugorriak ([[Txoka arrunt|Txoka arrunta]]<nowiki/>k) zituen
[[Fitxategi:Koldo Arriola lagunekin.png|thumb]]
Uda garaian aldiz, [[Lekeitio]] eta [[Ondarroa]] arteko kostaldean dauden haitzetan ibiltzen ziren.Koldok, [[txirrindularitza]]<nowiki/>n ere egiten zuen. Izan ere, ume zenetik bizikleta bat izan zuen eta, honek, aukera eman zion kirola ezagutu eta maitatzeko. Horrez gain, garaiko gazte batzuk bezala, [[arrain]] garraiorako erabiltzen ziren egurrezko kaxak jostera joaten zen iluntzetan Eusebio Bilbao eta Andoni Lertxundi ''Porru''k zuten biltegira. Kaxak josteaz aparte, biltegi hartan bertan biltzen ziren gazte asko, karta jokoan eta hitz aspertuan egoteko. Giro hori izan zen Koldo gaztearen bizitza.
 
“''Beti haitzetara, igerira, mendira beti… gure gazte denbora, hamabost-hamasei urterekin, dantzalekuetara be joaten ginan. Orubixe bera be bai. Sarri kontaten ebazan dantzalekuetako pasadizoak… Baina naturarekin asko be hartu-emon estuagoa geunkan. Mendira urteten genduan ba ia urte osoan''”. Gotzon Gartzia Gojenolaren testigantza<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Imanol|abizena=Oruemazaga|urtea=2010|izenburua=Koldo Arriola. Ondo lotutako hilketa baten istorio beltza bezain sakona|argitaletxea=Trezak batzen bilduma. OHZ Ondarroako Historiazaleak}}</ref> .
 
== 1975 urtea, Maiatzeko giroa, salbuespen legedia eta politika ==
[[Fitxategi:Koldo Arriola lagunekin Iturribarrin.png|thumb|Koldo lagunekin. Eserita ezkerretik hasita bigarrena bera]]
1975 urtean Maiatzak kostaldeko herrietan izan ohi duen bizitasunetik harago, nahasia eta ezegonkorra zen kaleko giroa. Hilabete lehenago, apirilaren 25ean hain zuzen, [[Salbuespen-egoera|Salbuespen Egoera]] jarri zuen Francoren erregimenak [[Bizkaia]]<nowiki/>n eta [[Gipuzkoa]]<nowiki/>n, agindu-legez:
 
 
177. lerroa:
 
== Biharamunean hiletak, Maiatzaren 25a ==
Biharamunean, maiatzak 25ean, igandea, erabat geldirik jarraitzen zuen herriak. Hutsik kaleak eta ireki gabe taberna eta kafetegiak. [[Aurrera Kirol Elkartea|Aurrera Futbol taldea]]<nowiki/>k jokatu behar zuen futbol partida ere bertan behera geratu zen.
 
Egunkarietako berriekin eta Guardia Zibilen joan etorriekin ere esnatu ziren herritarrak. Koldoren heriotzak oihartzun zabala izan zuen espainiar estatu osoan. Bertsio ofizial bakarra, pentsamendu bakarraren garaietan.