Victor Hugo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Hiru barne lotura
3. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Victor-Marie Hugo''' ([[Besançon]], [[Franche-Comté]], [[Frantzia]], [[1802]]ko [[otsailaren 26]]a - [[Paris]], Frantzia, [[1885]]eko [[maiatzaren 22]]a) [[frantses]]ezko idazlea izan zen, [[Erromantizismo]] garaian lan egin zuena. Antzerkia, olerkiak, saioak eta drama-eleberriak landu zituen, eta liburu asko idatzi zituen. [[Frantses]]ezko egilerik garrantzitsuenetarikoa da: ''[[Miserableak|Les Misérables]]'' eta ''[[Notre-Dame de Paris]]'' ("Parisko konkorduna") haren lanik ospetsuenen artean daude. Hainbat bidaia egin zituen, batez ere [[Pikardia]]n eta [[Normandia]]n.
 
Politikaria ere izan zen, eta eraso egin zien bonapartismoari eta autoritarismoari. [[1852]]an erbesteratu behar izan zuen [[Belgika]]ra, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] aurkako jarrera zuela eta. Zahartuta hil zen (laurogeita hiru urte zituela), eta obra ikaragarri zabala osatu zuen. Lanerako ahalmen izugarria zeukan: haren lagunek ziotenez, prosazko hogei orri edo ehun bertso-lerro ontzen zituen goizero-goizero. [[Prosa]]z eta [[bertso]]z idatzi zuen beraz, eta, adituek diotenez, hitz lauzko lanek, oro har, bertsozkoa esplikatzeko helburua dute. Hugoren lan erraldoian genero guztiak sartzen dira, hizkuntza maisuaren trebeziaz darabil eta poesiarako etorria irudimen handiz janzten du. Erretorika konplexuaz baliatuta, Hugoren irudiek jite fantastikoa ematen diote errealitateari. Bestalde, jeinuari dagokion eginbehar moralaz sinetsirik dago, eta Ederrera zein Egiara iristeko gidaritzat hartzen du bere burua, urrikia eta onginahia erakusten du jende xumearenganako eta begirunea naturarekiko.
122. lerroa:
* ''[[Notre-Dame de Paris]]'' ([[1831]])
* ''Claude Gueux'' ([[1834]])
* ''[[Miserableak|Les Misérables]]'' ([[1862]])
* ''Les Travailleurs de la mer'' ([[1866]])
* ''L'Homme qui rit'' ([[1869]])