Panamako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
6. lerroa:
[[Europa]]rren etorreraren garaian, indigenaren populazioa milioi bat eta bi miloi artekoa izan zitekeen. [[Espainia]]rren esku [[XVI. mende]]tik, [[1821]]ean, [[Jose de Fabrega]] koronelaren agindupean, [[Simon Bolivar]]rekin bat egin zuen Panamak, Kolonbia Handiko Errepublika osatzeko. Errepublika [[1830]]ean desegitean, Panamak [[Kolonbia]]n jarraitu zuen.
 
[[Ameriketako Estatu Batuak|AEBAEBek]]ek, [[Panamako kanala]] eraiki nahian, paper garrantzitsua jokatu zuten Panamak independentzia lor zezan. Independentzia 1903ko azaroaren 3an aldarrikatu zuen Panamak. AEBetako Nashville gerraontziak Kolonbiako itsasarmada Panaman lehorreratzea galarazi zuen. Lurretik inbasioa burutzea ezinezkoa zen, ohianaren trinkotasuna dela eta. AEBek errepublika berria berehala onetsi zuten, eta interes ekonomikoak defendatzearren, tropak bidali zituzten.
 
1903ko abenduan, [[Phillipe Bunau Varilla]]k, herritarren baimenik gabe Panamaren izenan akordiorik sinatzeko botererik ez zuen [[frantzia]]r herritarrak, [[Hay-Bunau Varilla Hitzarmena]] sinatu zuen AEBekin. Horren bidez, Panamako kanalaren administrazioa ABEn esku geratu zen mugagabeko epe baterako. Auzia [[1977]]an konpondu zen, [[Torrijos-Carter Hitzarmena]]rekin.