Bauhaus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: Manual revert
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
 
22. lerroa:
1919an, Walter Gropius arkitekto alemaniarrak arte- eta lanbide-institutu bat sortu zuen [[Weimar]]ren (Alemania), Bauhaus institutua, arte aplikatuen eskola baten eta akademia baten fusioz. Bauhausek XIX. mendean artearen eta manufakturaren artean izan zen haustura gainditzeko ahalegina egin zuen, [[industria]]-produkzioaren arazoei aurre eginez, hala alderdi sozialean (manufakturaren kalitatea galtzea lan masifikatuan), nola alderdi espresiboan.
 
Walter Gropiusek 1923an esan zuen Bauhausen sorrera ezinezkoa izango zela aurretiko esperientzia hauek kontuan hartu barik: Ruskin, Morris, Arts & Crafts mugimendua; Henry van de Velde; Peter Behrens eta Deutcher Werkbund besteak beste. [[Fitxategi:WalterGropius-1919.jpg|thumb|160px|[[Walter Gropius]].]]Europa osoko [[abangoardia (argipena)|abangoardiako]] artistak lotu zitzaizkion proiektuari, eta itzal handiko arkitekto, eskultore eta pintoreak aritu ziren Bauhausen irakasle: [[Johannes Itten]], [[Lyonel Feininger]], [[Adolf Meyer]], [[Oskar Schlemmer]], [[Vasili Kandinski]], [[László Moholy-Nagy|Laszlo Moholy-Nagy]] eta [[Paul Klee]], besteak beste, [[Josef Albers]] eta [[Marcel BreuereBreuer]]zez gainera, eskolan bertan ikasitakoak biak. Ikastaroak hiru urte eta sei hilabeteko iraupena zuen. Materialen gaitasunei eta lantze-prozesuen ezaugarriei buruzko irakaspenei eta esperimentazioei perzepzio formalari buruzko ikasgaiak (ikuspena, irudikapena, konposizioa) gehitu zitzaizkien, alor askotako esperimentazioak modu organiko batez sintesi batera ekartzeko, Arkitektura jotzen zen artea eta artisautzaren helburu amankomuna, arazo estrukturalak eta estetikoak konpondu beharko zituen. 1925ean Weimarreko egoera politikoan aldaketak dirulaguntza publikoa galarazi zion Bauhausari eta [[Dessau-Roßlau|Dessaura]] aldatu behar izan zuen. Walter Gropiusek, bere lantegiko beste irakasle eta ikasleen laguntzarekin, bere egitarauaren estandar analitikoen neurriko eraikin bat egiteko aukera izan zuen horrela. Funtzioen arabera hiru multzo nagusitan banaturik dago eraikina: lantegiak, ikasleen etxebizitzak eta ikasgelak, eta, agintariek hala eskatuta, Dessauko institutu teknikoko ikasgelak.[[Fitxategi:Bauhaus Chair Breuer.png|thumb|ezkerrera|200px|Wassily aulkia –B3 aulkia ere deitua–, [[Marcel Breuer]] arkitektoarena.]]
 
Hiru eraikinok, desberdinak [[fatxada]]n, bolumenean eta garaieran, igarobide baten bidez komunikatu zituen bulegoen aldearekin, eta lotura hegal apal baten bidez, areto nagusiarekin, antzokiarekin eta tabernarekin, multzo angeluzuzen orekatu bat osatuz. Eraikin-multzoaren parterik ikusgarriena lantegien eraikina da, non [[hormigoi]]zko egitura kristalezko fatxada mehe batez estalia baitago hiru aldetan, eta [[altzairu]] beltzezko zerrenda meheen segida batez ildaskatua, halako eran non gorputz prismatikoak arinagoa eta gardenagoa ematen baitu. Eraikin hori erreferentzia da Europako arrazionalismoaren historian.