Dentsitate erlatibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:US Navy 111005-N-ZN781-031 Aviation Boatswain's Mate (Fuel) 3rd Class Rolando Calilung tests for a specific gravity test on JP-5 fuel.jpg|thumb|Hegazkinetarako JP-5 erregaiaren dentsitate erlatiboa neurtzen.]]
'''Dentsitate erlatiboa''' [[Gai kimiko|gai]] baten [[dentsitate (fisika)|dentsitatearen]] eta erreferentziatzat hartzen den beste gai baten dentsitatearen arteko erlazioa da. ''Grabitate espezifiko'' ere deitzen zaio, baina ''dentsitate erlatibo'' terminoa lehenesten da erabilera zientifiko modernoan.
 
Eskuarki, [[Ur|uraren]] dentsitatea hartzen da erreferentziatzat,<ref>{{Erreferentzia|izena=Azkune Mendia|abizena=Iñaki|izenburua=Harrijasotzearen fisika|hizkuntza=eu|data=1994-01-01|url=https://zientzia.eus/artikuluak/harrijasotzearen-fisika/|aldizkaria=Zientzia.eus|sartze-data=2021-05-20}}</ref> hau da, ''urarekiko dentsitate erlatiboa'' esan nahi du gehienetan. Hartara, «[[korindoi]]aren dentsitate erlatiboa 4ra hurbiltzen da» irakurtzen badugu, korindoiaren ''urarekiko dentsitate erlatiboa'' adierazi digute.
 
Dentsitate erlatiboak ez du [[Neurri-unitate|unitaterik]], bi dentsitateren arteko erlazioa denez. Gai baten dentsitate erlatiboa bat baino txikiagoa baldin bada, erreferentzia baino dentsitate txikiagokoa da; bat baino handiagoa baldin bada, berriz, erreferentzia baino dentsitate handiagokoa da. Dentsitate erlatiboa zehazki bat baldin bada, dentsitate berdinekoak dira; hau da, bi gaien [[Bolumen (espazioa)|bolumen]] berdinek masa berdina dute. Erreferentziako gaia ura baldin bada, bat baino dentsitate erlatibo txikiagoko gai batek flotatu egingo du ur gainean. Adibidez, [[izotz]] puska batek, 0,91 inguruko dentsitate erlatiboa izaki, flotatu egingo du. Bat baino dentsitate erlatibo handiagoa duen gai bat, ordea, hondoratu egingo da.
 
== Erreferentziak ==