Txikipedia:Stephen Hawking: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Stephen Hawking zientzialari ingelesa izan zen. Kosmologoa zen, hau da, unibertsoa bere osotasunean aztertzen zuen, eta zulo beltzen inguruan egindako lanagatik da ezaguna. Arrak...»
(Ez dago alderik)

17:03, 20 maiatza 2021ko berrikusketa

Stephen Hawking zientzialari ingelesa izan zen. Kosmologoa zen, hau da, unibertsoa bere osotasunean aztertzen zuen, eta zulo beltzen inguruan egindako lanagatik da ezaguna. Arrakasta handiko liburu asko idatzi zituen, adibidez Denboraren historia laburra: Big Bang-etik zulo beltzetara (1988).

Bizitza eta lana

Stephe William Hawking 1942ko urtarrilaren 8an jaio zen, Oxforden, Ingalaterran. Oxfordeko Unibertsitatean ikasi zuen eta lizentziatura lortu 1962an. 21 urte zituenean, alboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu zioten, hau da, giharrak ahultzen eta paralisia eragiten duen gaixotasuna. Diagnostikatua izanagatik ere, lanean jarraitu zuen. Doktoretza lortu zuen 1966an, Cambridgeko Unibertsitatean.

Kosmologo gisa, Hawkingek unibertsoa gobernatzen duten oinarrizko legeak aztertu zituen. Haren teorietako batek dio zulo beltz txikiak Big Bangaren ondoren sortu zirela. Zulo beltz txiki horiek mila milioi tonako masa dituzte, baina atomo baten espazioa baino gutxiago okupatzen dute. Hawkingen lana beste batzuentzako inspirazioa izan zen, zulo beltzen ezaugarriak ikertzeko.

Hawking Cambridgeko irakasle bihurtu zen 1977an. Bi urte geroago matematikako irakasle Lukasiar izendatu zuten, behin Isaac Newton egon zen posturako. 2009an, Cambridgeko Matematika Aplikatua eta Fisika Teorikoa Saileko Ikerketa zuzendari izendatu zuten.

2018ko martxoaren 14an hil zen, Cambridgen.