Errentagarritasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Lehengoratua Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t 212.142.198.125 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aosbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
[[Ekonomia]]n, '''errentagarritasuna''' eskuraturiko [[mozkin]]aren eta horretarako inbertekoinbertitutako baliabideen edo [[kapital (argipena)|kapitalaren]] arteko erlazioa da, bien arteko zatiketaz kalkulatuta, gehienetan urtebeteko epe bati buruz. Adibidez, 2000 euroko inbertsio batean, urtean 100 euroko mozkinak eskuratu badira, errentagarritasuna (100/2000)=%5 da, hau da, inbertitutako 100 euroko 5 euroko mozkinak eskuratu direla esan nahi du. Jarduera ekonomiko baten eraginkortasuna baloratzeko funtsezko adierazlea da, errentagarritasun handiko jarduerak hobetsi eta errentagarritasun txikikoak baztertu egiten batira. Inbertitutako baliabideak nola ulertzen diren, errentagarritasunaren kontzeptu bi bereizten dira: alde batetik, [[errentagarritasun ekonomiko]]a, mozkinaren eta inbertituako baliabide guztien arteko erlazioa, baliabide hauetan jarduera ekonomikoan erabilitako [[kapital propio]]ak nahiz besterenak ([[pasibo galdagarri]]a) sartuz; eta bestetik, [[errentagarritasun finantzario]]a, mozkinaren eta kapital propioaren arteko erlazioa. Beste irizpide baten arabera, errentagarritasuna bi eratara azter daiteke: era retrospektiboan, jadanik gauzatutako mozkinak hartuta; eta era prebisionalean, etorkizunean ustez izango diren mozkinak harturik, [[inbertsio-proiektuen azterketa|inbertsio-proiektuak aztertu eta ebaluatzeko]], besteak beste [[barne errendimenduaren tasa]] (BET) kalkulatuz.
 
== Loturiko kontzeptuak ==