Nabarreriako Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
t Robot: Cambios triviales
2. lerroa:
'''Nabarreriako Gerra''' [[Nafarroako erresuma]]ko alderdi ezberdinen arteko tirabirak zirela-eta gertatutako gatazka izan zen. [[Nafarroako Henrike I.a|Henrike I.a]] hiltzean oinordeko alaba txiki bat baino utzi ez zuela hasi ziren liskarrak azaleratzen. Aldameneko erresumek eskua sartu nahi izan zuten, [[Nafarroa]]n norberaren aldeko eta kontrakoen arteko desadostasunak zabalduz. Azkenean, [[Iruñeko burgoak|Iruñeko burguen]] arteko liskar zaharrek piztuta, matxinada eta [[Frantzia]]ko armadaren interbentzioa gertatu ziren. Ondorioz, Nabarreria guztiz suntsiturik gelditu zen.
 
== Oinordekoaren bila ==
Henrike I.aren heriotzak ([[1274]]) ondorengotzan krisia eragin zuen: urte eta erdiko alaba, [[Nafarroako Joana I.a|Joana]], utzi zuen, [[Blanche de Artois]] amaren zaintza eta agindupean harik eta Joanak 12 urte bete eta ezkondu arte. Gobernatzaile [[Pero Sanchiz de Montacut]], [[Cascante]]ko jauna, izendatu zuten.
 
13. lerroa:
Beste nafar batzuek, azkenik, Aragoiko zein Gaztelako esku-sartzea arbuiatzen zuten. Gainera, Gaztelako erasoaren aurrean, gero eta nafar gehiago bildu ziren Joana txikiaren aldean. Bitartean, Blanche de Artoisek [[Frantziako Filipe III.a]] erregearen babesa bilatu zuen. Joana Filiperen bigarren semearekin ezkonduko zela adostuta, Frantziak Nafarroa defendatuko zuen Aragoi eta Gaztelaren aurrean ([[1275]]eko maiatzean). Nafarrek, azkenean, [[1275]]eko [[ekainaren 8]]an, onartu zituzten Frantziako hautagaitza eta babesa.
 
== Ika-mikak ==
[[Irudi:IruñaAncientBurgs.JPG|thumb|right|250px|Iruñeko burguak.]]
Oinordekoa nor izango zen hitzartuta, Pero Sanchiz de Montacutek zeukan, beraz, erresuma gobernatzeko ardura. Aurre egin behar izan zion arazo nagusienetakoa [[Iruñeko burgoak|Iruñeko 3 burgoen]] arteko liskarrena izan zen. Nabarreriakoek gotorlekuak eraikitzeari ekin zioten, [[1266]]an Henrike I.aren baimena edukita. Arazoa korapilatu zen San Zerninekoek Nabarreriakoek okupaturiko hainbat soro eta solar aldarrikatzen baitzituzten.
19. lerroa:
Gobernadoreak San Zerninen alde erabaki arren, Nabarreriak ez zuen men egin nobleziaren zati handi baten babesa, batik bat Gartzia Almoravit Gaztelaren aldeko eta gobernadorearen etsai amorratuarena, zeukalako. Pero Sanchiz de Montacutek, egoera konpontzeko gai ez zelakoan, dimisioa aurkeztu zuen. Hori zela eta, [[Paris]]en, Frantziako erregeak [[Eustace de Beaumarchais]] izendatu zuen gobernadore.
 
Beaumarchais [[Okzitaniako Tolosa|TolosaTolosan]]n zebilen seneskal. Urtearen amaieran Iruñera iritsi zen. Nobleziari zor zitzaiona kitatuta, nobleek eta hiri onek onartu zuten. Gobernadore berriak Gaztelako muga zaindu zuen, Alfontso X.aren aurka matxinatuta zeuden nobleekin (tartean Lope Diaz, [[Bizkai]]ko Jaunarekin) elkarrizketatuta. Iruñeko burgen arteko liskarra ere konpondu nahian, biltzar batean erabaki zen auzo guztietako gotorlekuak eraistekoak zirela.
 
== Altxamendua eta borroka ==
Ebazpen horren aurrean, Nabarreriakoek aldarrikatu zuten apezpikua eta ez gobernatzailea zela horrelako erabakia hartu behar zuena. Apezpikuak, orduan, kabildoarekin batera, Nabarreriaren alde egin zuen modu nabarmenean.
 
32. lerroa:
Amaiera azkarra eta ankerra izan zen. Erresistentziaren buru zen Gartzia Almoravitek matxinatutako nobleekin batera alde egin zuen, setiatzaileren batek ohartarazita. Hurrengo egunean tropa frantziarrak Nabarrerian sartu ziren oposiziorik topatu gabe. Etxebizitzak erre, [[Iruñeko katedrala|katedraleko]] altxorrak, liburutegia nahiz erregeen hilobiak arpilatu eta gizaki oro hil zituzten. [[Anelier de Toulouse]] kronistaren hitzetan, “hain ongi mendekua hartu zuen gizonik ez zen sekula ikusi”. Nabarreria suntsiturik, Nafarroako matxinoen beste gune batzuk ere menderatu zituzten.
 
== Ondorioak ==
[[Irudi:Philippe IV Le Bel.jpg|thumb|riht|250px|Joana I.arekin ezkonduta, [[Frantziako Philippe IV.a|Filipe]], Frantziako erregea ([[1285]]-[[1314]]) izateaz gain, Nafarroako errege bihurtu zen ([[1284]]-[[1305]]).]]
Nabarrerian egindako txikizioak nabarmenak izan ziren. Burgu hori populaziorik gabe geratu zen, harik eta [[1324]]an erregeak berriro etxebizitzen eraikuntza baimendu zuen arte. Esan bezala, erasotzaileek ez zuten katedrala ere errespetatu. Hango klaustroa oso kalteturik suertatu zen, eta erabaki zen beste bat eraikitzea, horko horretan estilo [[gotiko]]an.
40. lerroa:
Barneko erresistentzia garaituta edo kanporatuta, Nafarroako gobernua frantziarrek izan zuten eragozpen handirik gabe. Joana Frantziako erregearen bigarren semearekin ezkondu zen [[1284]]ko [[abuztuaren 16]]an. Baina orduko Frantziako printzerik zaharrena hilda zegoenez ([[1276]]), eta [[1285]]ean Frantziako errege bera zendu zenez, Frantziako eta Nafarroako koroak Filipe Ederrarengana igaro ziren. Honek Paristik gobernatu zuen, frantziar gobernadoreen bidez Nafarroan. Nahigabea hedatuta, erreginaren heriotzan ([[1305]]) nafarrak berriro matxinatu ziren, eta aukera izan zutenean, [[kapetar leinu]]ko azken erregea hil zenean ([[1328]]), nafarrek beste etxe bat hautatu zuten euren tronurako.
 
== Bibliografia ==
*Jose Maria Lacarra, Historia política del reino de Navarra.