Txikipedia:Lurrazal ozeaniko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Lurrazal ozeanikoa ozeanoaren azpian dagoen lurrazalaren zatia da. Lurrazal kontinentalarekin batera, lurrazal mota bat da. 10 kilometroko lodiera du gutxi gorabehera, eta, ondor...»
(Ez dago alderik)

14:31, 18 maiatza 2021ko berrikusketa

Lurrazal ozeanikoa ozeanoaren azpian dagoen lurrazalaren zatia da. Lurrazal kontinentalarekin batera, lurrazal mota bat da. 10 kilometroko lodiera du gutxi gorabehera, eta, ondorioz, lurrazal kontinentala baino askoz finagoa da. Hala ere, lurrazal ozeanikoa kontinentala baino astunagoa da, basaltoz egina dagoelako.

Lurrazal ozeanikoa ozeano erdian sortzen da, dortsal mediozeanikoetan. Plaka tektonikoak banatzen diren tokiak dira horiek. Banatzean, barrenetik igotzen da magma, eta jarraian ozeanoko urak hozten du. Azkar hozten denez, basaltoa sortzen da, kolore beltzekoa eta nahiko astuna dena. Lurrazal ozeanikoko plakak hazten doazen heinean, arrokarik zaharrenak dortsal ozeanikotik urruntzen doaz.

Dortsal mediozeanikoetan gertatzen den bulkanismoa nahiko lasaia da, ez baitira erupzio bortitzak sortzen. Dortsal ozeaniko horien adibide bat Ozeano Atlantikoan dugu, Islandiatik hurbil.

Plaka kontinental bat granitoz dago osatuta batik bat, basaltoa baino arinagoa den mineralaz Plaka kontinental batek plaka ozeaniko batekin talka egiten duenean, plaka ozeanikoa kontinentalaren azpian hondoratzen da, dentsitate txikiagoa duelako. Hondoratu ondoren, mantura heltzen da eta berriz desegin.

Plakak, baina, ez dira lauak, erliebeak dituzte. Beraz, hondoratzea ez da leuna. Plakak elkarren artean trabatzen dira, eta hainbat hamarkadatan pilatzen den presioa sortzen da. Horregatik sortu zen Andeak mendikatea Hego Amerikan, eta horregatik ere daude hainbeste lurrikara.

Plaka lurrean murgiltzen den tokian hondo ozeanikoko sedimentuak daude; sedimentu horiek arroka sedimentariotan trinkotzen dira eta batzuetan begi-bistan geratzen dira. Plaka lurreko mantuan desegiten da, eta sedimentuekin eta itsasoko urarekin nahasi. Horrek presioaren ondorioz gora igo nahi duen beste magma bat sortzen du. Magma mendilerroko plaka kontinentalera igotzen da, plakaren mugatik hurbil, eta sumendi bat sortzen da. Dortsal mesozeanikokoak ez bezala, sumendi horiek ez dira hain baketsuak. Horri bulkanismo leherkari deitzen zaio eta sumendi horiei, aldiz, estratosumendi.

Plaka ozeanikoaren fusio-prozesuari subdukzio deitzen zaio. Ikus daiteke dortsal mediozeanikoan espazio berri bat sortzen dela eta sakonunean berriz hausten dela. Plaka kontinentalak ez bezala, ozeanikoak ez dira zahartzen horregatik. Zaharra ez dela esatean, milioika urtez ari gara, prozesua oso motela baita. Lurrazal ozeaniko zaharrenak 200 milioi urte baino ez ditu, eta badaude 4.000 milioi urte dituzten lurrazal kontinentaleko eremuak ere.