Ousmane Dembélé: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
messi
Etiketak: Ordezkatuta Lehengoratua Ikusizko edizioa
t 85.84.148.17 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Trikumiku wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.4]
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Mansour Ousmane Dembélé''' [[Vernon (Eure)|(Vernon (Eure),]] [[Frantzia]], 1997ko maiatzaren 15a) futbol munduan '''Dembélé''' soilik bezala ezaguna, [[Bartzelona Futbol Kluba|Bartzelona Futbol Klubea]]<nowiki/>n eskuin edo ezker hegaleko gisa jokatzen futbol jokalari frantziarra da.
 
Gainera, [[Frantziako futbol selekzio nazionala|Frantziako selekzio nazionalarekin]] jokatzen du 2016tik, eta berarekin [[2018ko Munduko Futbol Txapelketa|2018ko Errusiako Munduko Txapelketa]] irabazi zuen.
 
== Bizitza pribatua ==
Bere aita [[Mali|Malikoa]] da, eta bere amak bere ama frantziarra. Halere, amak [[Mauritania|Mauritaniako]] eta [[Senegal|Senegalgo]] nazionalitatea ere baditu bere jatorriarengatik. [[Islam]] erlijioa praktikatzen du.
 
== Ibilbidea ==
 
=== Stade Rennais ===
Bere ibilbidea [[Évreux FC 27|Évreux]] eta [[Stade rennais football club|Rennes]] taldeetako harrobian hasi zen, 2010ean batetik bestera igaroz. 2014-2015 denboraldian Renneseko bigarren taldera iritsi zen eta denboraldi horretan 22 partidu jokatu eta 13 gol sartu zituen. Hurrengo denboraldian, lehen taldearekin [[Frantziako futbol liga|Ligue 1]] txapelketan debuta egin zuen, eta 26 partidutan 12 gol sartu zituen.
 
=== Borussia Dortmund ===
Frantzian egin zuen denboraldi onak 2016ko udan [[Borussia Dortmund]] taldeak bera fitxatzea eragin zuen. Talde alemaniarrak 15 milioi euro ordaindu zituen. Han denboraldi bakarra igaro zuen Espainiako ligara joan aurretik.
 
Txapelketa guztien artean 50 partidu jokatu zituen, eta 10 gol sartu; "dribling" ederrak eta asistentzia politak ere erakutsiz (22). Denboraldian zehar bere maila hobetuz joan zen, Thomas Tuchelek zuzenduta taldeko jokalari onena eta denboraldi horretako Bundesligako jokalari onenetarikoa bihurtu arte.
 
=== Bartzelona Futbol Kluba ===
2017ko udan, [[Neymar]]ren hutsunearen aurrean Bartzelonak fitxatu zuen eta laugarren denboraldia du han. Denera 130 milioi euro ordaindu zituen talde [[Kataluniako Autonomia Erkidegoa|kataluniarrak]], momentu hartan bere historiako fitxaketa garestiena bihurtu zelarik. 5 urteko kontratua sinatu zuen.[[File:Ousmane Dembélé vs Valladolid 2.jpg|thumb|left|Dembélé [[Bartzelona Futbol Kluba|Bartzelonarekin]] partidu batean.|266x266px]]
 
==== 2017-2018 ====
Lehenengoan zailtasun batzuk izan zituen. Halere, denboraldiaren bukaeran zifrak pixka bat txukundu zituen. Min hartuta egotearen ondorioz ere hainbat partidu galdu zituen, denera 24 partidu besterik ez zituen jokatu. Haietan 4 gol sartu zituen, eta 9 asistentzia banatu.
==== 2018-2019 ====
Bigarrenean berriz, bere bertsio onena azaldu zuen. Lesioek errespetatu egin zuten, eta 42 partidu jokatzera heldu zen. Aurreko denboraldiko zifrak asko hobetu zituen, 14 gol sartuz. Halere, klubarekin arazoak izan zituen; izan ere, entrenamendu batera berandu heltzeagatik 100.000 euroko zigorra jarri zioten, eta honek polemika sortu zuen.
 
==== 2019-2020 ====
Hurrengo denboraldia berriz, bere ibilbide profesionaleko okerrena izan zen, lesioek berriz ere ez baitzioten 9 partidu besterik jokatzen utzi. 492 minutu bakarrik jokatu zituen, gol bat sartuz.
 
== Estadistikak ==
{| border="1" cellspacing="0" cellpadding="3" bgcolor="#f7f8ff" align="center" style="font-size: 95%; border: gray solid 1px; border-collapse: collapse;"
|+2021eko urtarrilaren 8an eguneratua.
!Kluba
!Urtea
!Partida(k)
!Gola (k)
!Asistentzia (k)
|- align="center"
|[[Stade rennais football club|Rennes]]
|2015-2016
|29
|12
|5
|- align="center"
|[[Borussia Dortmund]]
|2016-2017
|50
|10
|22
|- align="center"
|[[Bartzelona]]
|2017-
|89
|24
|18
|}
 
== Selekzio nazionala ==
2016an debutatu zuenetik, eta hainbat azpi-kategoriatan jokatu ondoren, 21 partidu jokatu ditu absulutuarekin, 2 gol sartuz.{{2018ko Munduko Futbol Txapelketako frantziar taldea}}
 
{{bizialdia|1997ko||Dembele, Ousmane}}
 
[[Kategoria:Frantziako futbolariak]]