Txikipedia:Lurrazal kontinental: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Txikipedia interwiki}}
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Topo.jpg|thumb|350px|Lurrazalaren lodiera (km).]]
'''Lurrazal kontinentala''' {{txp|Kontinente|kontinenteak}} eratzen dituen {{txp|Lurra|Lurraren}} geruza da, lurrazal ozeanikoarekin batera {{txp|Lurrazal|lurrazala}} eratzen duena. Hiru {{txp|Arroka|arroka}} motez osatua dago: igneoz, sedimentarioz eta metamorfikoz.
 
{{Txikipedia interwiki}}
Lurrazal kontinentala Lurreko bi azal-motetako bat da, lurrazal ozeanikoarekin batera. Hartan plataforma kontinentalak eta ezponda kontinentalak ere sartzen dira (itsaso mailaren azpitik dauden eremu kontinentalak).
 
Lurrazal kontinentala kontinenteen azpian dagoen lurrazalaren zatia da. Kontinenteak eta haien plataforma kontinentalak lurrazal kontinentalez osatuta daude. Lurrazal ozeanikoa, aldiz, ozeanoen azpian dagoena da. Hala ere, itsaso batzuek ere badute lurrazal kontinentala euren azpian. Ur mailagatik gertatzen da, altuagoa da eta.
 
Bi lurrazalen arteko alde handi bat dentsitatea eta osaketa dira. Lurrazal ozeanikoa dentsoagoa da eta basaltoz osatuta dago. Lurrazal kontinentalak, ordea, dentsitate txikiagoa du eta granitoz osatuta dago nagusiki. Ez denez lurrazal ozeanikoa bezain dentsoa, lurrazal kontinentalak libreago flotatzen du mantuaren gainean lurrazal ozeanikoak baino, eta horri esker kontinenteak denbora luzeagoz geratzen dira azaleratuta. Lurrazal kontinentala askoz motelago sortzen eta suntsitzen da.
 
Ondorioz, lurrazal kontinentala ozeanikoa baino zaharragoa da. Lurrazal ozeanikoa etengabe birziklatzen da, eta horregatik da lurrazal kontinentala baino gazteagoa beti.
 
Gainera, lurrazal kontinentala ozeanikoa baino lodiagoa da. 35 kilometroko lodiera du gutxi gorabehera, eta toki batzuetan baita 70 kilometrokoa ere; aldiz, lurrazal ozeanikoak 8-10 kilometroko lodiera du normalean. Beraz, lurrazal ozeanikoa beti dago kontinentalaren azpian.{{Txikipedia interwiki}}
 
[[Kategoria:Txikipedia:Lurraren egitura]]