Diptongo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Azaleko zuzenketa
1. lerroa:
'''Diptongoa''' [[silaba]] bakar batean bata bestearen ondoren dauden bi soinu [[bokal|bokalikor]]en multzoa da. Bokal itxiena erdibokal bezala gauzatzen da diptongoan, laburrago ekoizten ohi da. Teknikoki, diptongo bat bi jomuga ezberdin dituen bokal bat da; hau da, bokala ahoskatzerakoan mihiaren kokapena aldatzen da. <p>
 
Euskaraz diptongoak ''beheranzkoak'' izaten dira ia beti, bigarren bokala ''u'' edo ''i'', goikoak, itxiak --eta diptongoetan laburragotuak-- izaten baitituzte. Goiko eta atzeko bokal laburragotu horiei ''erdibokal'' esaten zaie eta transkripzioetan ''[j]'' eta ''[w]'' letrak erabiltzen dira. Horrela, euskaraz diptongo arruntenak ''<au> / <eu> / <ai> / <ei>/ <oi>'' dira; gutxiagotan ematen da ''<ou>'' elkarketa. Transkripzioetan, euskal diptongoak horrela kopiatzen dira: ''[au] / [eu] / [ai] / [ei] / [oi] / [ou]''.
=== Euskaraz ===
Euskara batuan eta euskalki askotan, diptongoak beheranzkoak dira. Hau da, diptongoaren bigarren segmentuak ([j] eta [w] erdibokalak), lehenengo elementuak (bokal oso silabagile bat) baino ozentasun maila apalagoa du (adibidez, ''aita'', ''euskara''…).
 
Goranzko diptongoak izango liratezkeenak [[hiato]] bezala egiten ohi dira, bi silabatan banatuz (adibidez, men.di.a, na.zi.o, bu.ru.a…).
 
Euskaran aurkitzen ahal diren digtongoak hurrengoak dira: /ai/ (''ibai''), /ei/ (''hodei''), /oi/ (''lehoi''), /au/ (''gau''), /eu/ (''geure'').
 
== Ikus, baita ==