Ladislao Zabala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
Heriotzaren triangeluan Iturbiderekin batera burutu zituen erasoak 1979an hasi ziren. 1979-1981 bitartean [[Andoain]], [[Hernani]] eta [[Astigarraga]] artean ([[Gipuzkoa]]). Biktima gehienek ez zuten politikoki ardura handirik eta, batzutan, ez ziren ezta ezker abertzalekoak. Eraso haietan, gutxienez zazpi herritar hil eta beste batzuk zauritu zituzten. Erasoen ardura [[Batallón Vasco Español]] eta [[Triple A]] erakundeek hartu zuten beren gain; espainiar estatuak [[Euskal Herriko gatazka]]ren esparruan eginiko [[kontrainsurjentzia]] operazioei loturik zeuden. Erasoak [[SEAT 127]] berde batekin egiten zuten eta laster erasotzaileen profila ezaguna egin zen zeren eta ez baitzuten ezta aurpegia ezkutatzen ere. Dena dela, haien inpunitatea erabatekoa izan zen, askoren ustez, [[Jesús Martínez Torres]] Gipuzkoako komisari orokorraren laguntzari esker.<ref>https://eh.lahaine.org/la-muerte-de-piti</ref>
 
1981eko martxoaren 4an, Ladislao Zabala eta Ignacio Iturbide atxilotuak izan ziren. Azkenean, Torresek berak erabakia hartu behar izan zuen. Poliziak Heriotzaren triangeluan burututako eraso guztiak egotzi zizkieten. Hala ere, asteak ziren haien izenak arduradunak gisa zabalduak zeudela. Haien aurkako epaiketa 1985eko ekainaren 7an hasi zen, Madrilgo [[Audientzia Nazional]]ean. Epailak zazpi hilketa leporatu zizkion Zabalari eta Iturbideri, eta 231 espexte-urteak ezarri zizkien. Dena dela, hamaika urte geroago kalean zeuden. 1992an hirugarren gradua ezarri zioten eta horri esker espetxetik ateratzen ari zen. Espetxean Doris izeneko emakumea ezagutu zuen eta ezkondu ziren. 1994ko martxoaren 21ean baldintzapeko askatasunean libre gelditu zen eta 1999ko martxoaren 6an behin-betiko askatasuna. Madrilera joan zen bizitzera eta abokatu talde batean integratu zen, karlismoaren[[karlismo]]aren ideiak utziz Falangearenak[[Falange]]arenak hartuz. 2015earen uztailan hil zen Madrilen.
 
== Eraildako guztiak ==