Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
gioia
tNo edit summary
3. lerroa:
Legearen ikuspuntutik, iparraldeko AEK eta hegoaldeko AEK erakunde ezberdinak dira, halabeharrez. Elkarlanean ari diren arren, administrazio banaketak eta tokian tokiko egitura ez zentralizatuak hobesteak horretara darama AEK. Jabetzaren ikuspuntutik, hegoaldeko AEK-k [[kooperatiba]] moduan antolatzen du bere burua 2012tik,<ref>{{erreferentzia|url=http://forokoop.coop/blog/eu/2019/01/15/aekeuskara/|izenburua=AEK, Euskal Herrian euskara normaltasunez erabiltzea|sartze-data=2019-11-10|egunkaria=forokoop|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> iparraldeko AEK-k [[elkarte]] gisan dirauen bitartean.
 
AEK 70.70eko hamarkadan sortu zen, garaian euskarak zuen egoera soziolinguistiko larriari erantzuteko tresna izateko asmoz. Hastapenetik AEK-ren helburua euskararen beherakada handia geldiaraztea eta berriz ere [[Euskal Herria|Euskal Herriko]]<nowiki/> biztanleen komunikazio hizkuntza bilaka araztea izan da. [[Jakes Bortairu]] Iparraldeko koordinatzaile ohiaren hitzetan, euskara ikasi ahal izatea berezko eskubidetzat jotzen du AEK-k eta botere publikoen betebeharra helduen euskara irakaskuntza babestea eta sustatzea da.<ref name=":0">{{erreferentzia|hizkuntza=eu|izenburua=Le mouvement culturel basque 1951-2001: Filières bilingues, Seaska, AEK|urtea=2005|abizena=|izena=Bortairu, Jakes; Etcheverry-Ainchart, Peio; Garat, Maialen; Leralu, Claudine; Lichau, Isabelle|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=ELKAR|ISBN=2-913156-67-3}}</ref>
 
{{aipu|AEK Euskal Herri osoan aritzen da. Xede du Euskal Herriko biztanle guztiek euskara ezagutzea, eta herritarrek egunerokoan euskara normaltasunez erabiltzea. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutzan, erabileran eta sustapenean.|https://www.aek.eus/eu/zerdaaek}}
10. lerroa:
[[Fitxategi:Durango AEK Abarrak euskaltegia.jpg|thumb|Durangoko Abarrak euskaltegia.]]
=== Sorrera ===
Lehenengo alfabetatze-taldeak [[1966]]an sortu ziren,<ref name=":0" /> [[Euskaltzaindia]]ren babes eta itzalpean eta tartean [[Rikardo Arregi Aranburu|Rikardo Arregi (kazetaria)]] zegoelarik. [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osora<nowiki/> hedatzen ziren neurrian, alfabetatze-arloa jorratzeaz gain —hau da, euskaldunak direnei beren hizkuntzan idazten eta irakurtzen irakasteaz gain—, euskararik ez zekiten euskal herritar multzo handiari euskara irakastearen beharra agerian geratu zen. Denbora igaro ahala horixe bilakatuko zen AEKren zeregin funtsezkoena. Halaxe sortu ziren gau-eskola izenekoak.
 
70eko hamarkadan zehar, militante euskaltzaleak euskara irakasteko taldeak antolatzen aritu ziren. Haietariko talde asko gau-eskola gisa antolatu ziren. [[1974]]-[[1975|75]] ikasturtean, [[Gipuzkoa]]ko gau-eskolen elkartea sortu zen, eta 1976an Bizkaiko ikasguek koordinatzea erabaki zuten. Koordinakunde honek lehen aldiz AEK izena hartu zuen.<ref name=":1">{{erreferentzia|url=https://web.archive.org/web/20111007125419/http://www.euskomedia.org/aunamendi/1587|izenburua=ALFABETATZE EUSKALDUNTZE KOORDINAKUNDEA|sartze-data=2019-11-09|egunkaria=Auñamendi Entziklopedia|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref> [[Nafarroa Garai]]ra eta [[Ipar Euskal Herria|Iparraldera]] ere hedatu zen mugimendua koordinatzeko beharra sumatuko zen poliki-poliki. Eta hala, azkenean [[Hegoalde (argipena)|Hegoalde]] osoko ikasguak izan ziren koordinatzeko erabakia hartuko zutenak. [[1979]]ko azaroan lehen Mintegia egin zuen, eta [[1980]]an ofizialki Iparraldeko AEK sortu zen.