Microsoft PowerPoint: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
13. lerroa:
Aurkezpen software horrek hiru elementu erabiltzen ditu batik bat: testua, irudiak eta soinuak. Elementu horiek elkarrekin erabiltzeari deitzen zaio [[multimedia]]. Esan daiteke, beraz, PowerPoint multimedia software bat dela.
 
[[Programa|Programaren]]ren oinarrizko elementua diapositiba da, eta bertan sartzen dira testuak, irudi finkoak edo argazkiak, bideoak, edota soinuak. Gure aurkezpenak diapositibez osatuta egongo dira. Irudiak, bideoak eta soinuak [[ordenagailua|ordenagailutik]] inportatu beharko ditugu; abestiak hala ere, [[CD]] irakurletik inportatu ahal izango dira.
 
Diapositiban elementu bakoitzak bere ordena izango du, eta elementu batetik bestera, denbora tarte bat sartu ahal izango dugu. Denbora tarteak, diapositiben artean sartu ditzakegu baita ere; azken honi trantsizio izena ematen zaio.
19. lerroa:
Bai trantsizioetan baita diapositiba barnean ere, animaziozko efektuak sartzeko aukera ematen du programa honek, aurkezpenak erakargarriagoak egiteko. Erakargarritasun hori suspertzeko, narraitzaile gisa egindako ahotsaren grabaketa gehitu daiteke, aurkezpena pertsonalizatze aldera.
 
== Ikusteko aukerak ==
 
Lana ikusteko hiru era bereizten ditu programa honek:
27. lerroa:
* Aurkezpena: Ikuskera honek, aurkezpenaren bertsio erreala ematen du, horrela ikusiko baita bukaeran.
 
== Gordetzeko formatuak ==
 
Lana gordetzeko aukera asko ematen ditu PowerPointek. Erabilienak bi dira, ppt luzapenarekin gordetzen direnak eta pps luzapenarekin gordetzen direnak. Lehenak irekitzean, PowerPoint programan irekitzen dira, aldaketak egiten uzten dute, eta aurkezpena ikusten baita ere; bigarrenak berriz, zuzenean aurkezpen gisan irekitzen dira, PowerPoint programan sartu gabe. Azken hauek erabiltzen dira gehien aurkezpenak erakusteko, posta elektronikoz bidaltzeko, adibidez.