«Joxan Elosegi»: berrikuspenen arteko aldeak

237 bytes added ,  Duela 6 hilabete
ez dago edizio laburpenik
== Euskarari eta euskal kulturari lotutako ibilbidea ==
Joxan Elosegik bizitza osoan zehar gogor egin du lan euskara eta euskal kultura bultzatzeko, bai Irunen bai Irundik kanpo. Euskalgintzaren eta kulturgintzaren bueltako proiektu askotan inplikatuta egon da, eta askotariko jardueretan hartu du parte. 1970eko hamarkadan Euskaltzaindiak Gipuzkoan zuen alfabetatze sailetik pasa ondoren, gau eskoletan ibili zen lehenik eta AEKn murgildu zen ondoren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aizu!|url=http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=1373:asmatu-eta-egin&catid=29&Itemid=0|aldizkaria=www.aizu.eus|sartze-data=2021-05-14}}</ref>. Irungo AEKren fundatzaileetako bat izan zen, eta, urte luzez beste zeregin batzuetan ibili ondoren, berriz ari da AEKn eskolak ematen. Egitasmo ugari jarri izan ditu martxan euskaltegian; esaterako, ''[[Arinaiztarra]]'' izeneko aldizkaria sortu zuten, ikasle eta irakasleen artean, 1985etik aurrera<ref>{{Erreferentzia|izena=Juanma|abizena=Sarasola|urtea=2014|izenburua=Moskuko urrea : kultur eta gizarte mugimenduen eztanda Irunen, 1983-1993|argitaletxea=|data=2014|url=http://worldcat.org/oclc/920314941|isbn=84-617-3041-0|pmc=920314941|sartze-data=2021-05-13}}</ref>.
[[Fitxategi:Mermelada ustela.jpg|ezkerrera|thumb|199x199px|''Mermelada ustela'']]
 
[[Bernardo Atxaga|Bernardo Atxagak]] eta [[Koldo Izagirre|Koldo Izagirrek]] sortutako ''[[Ustela]]'' literatur fanzineko hirugarren eta azken alean kolaboratu zuen, [[Mermelada ustela|"Mermelada ustela"]] izenekoan (1976)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ustela - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ustela/ar-154160/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2021-05-13}}</ref>. Horren ondoren, Koldo Izagirrek berak eta [[Ramon Saizarbitoria|Ramon Saizarbitoriak]] gidatutako ''[[Oh! Euzkadi]]'' aldizkarian ere hartu zuen parte, 1981. urtean.
 
[[Markos Zapiain|Markos Zapiainekin]] batera [[Enbolike]] argitaletxea sortu zuen, saiakera bilduma xume bat argitara eramango zuena. Zapiainen esanetan, "euskarazko saiakera eta gogoeta sustatzea zuen helburu"<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Zer ari zaigu gertatzen?|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2543/zer-ari-zaigu-gertatzen/inprimatu|aldizkaria=www.argia.eus|sartze-data=2021-05-14}}</ref>.
 
 
 
 
== Argitalpenak ==
* ''Eros tren txinatar batean,''  [[René Depestre|Depestre, René]] (2013) Iruñea, Igela.
* ''Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak'', [[Irene Solà]] (2020) Irun, Alberdania.
[[Fitxategi:Euskaraz, Irunen barrena.jpg|thumb|''Euskaraz, Irunen barrena'']]
 
=== Bestelakoak ===
 
== Denbora-pasak ==
[[Fitxategi:Irunero.jpg|ezkerrera|thumb|''Luma'' aldizkariaren ale bat]]
1991n Luma enpresa sortu zuen Irunen, itzulpengintza-lanak egin eta denborapasak sortzeko helburuarekin. [[Argia (aldizkaria)|''Argia'']], [[Euskaldunon Egunkaria|''Euskaldunon Egunkaria'']], ''[[Zabalik]]'' eta hainbat aldizkarirentzako denborapasak egin zituzten urtetan zehar<ref>{{Erreferentzia|izenburua=BI LETRAKO BIZKAIKO HERRIA...|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/1838/bi-letrako-bizkaiko-herria|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-01-16}}</ref>. 2002an, berriz, euskarak eman duen hitz-jokoen aldizkari bakarra sortu zuen Lumako lankideekin batera; ''Luma'' izena jarri zioten, hain zuzen. 68 orrialdeko hilabetekariari. Handik zazpi urtera, 2009an, alzdikariak 600 harpidedun zituen, eta denetara 1.000 ale inguru saltzen zituen<ref>{{erreferentzia|izena=Luma, euskarazko hitz jokoen aldizkaria, berritua|abizena=|urtea=2009|izenburua=http://www.irun.org/Enlaces/00009179.pdf|argitaletxea=|orrialdea=4|orrialdeak=|ISBN=1134-0606|hizkuntza=Euskara}}</ref>. 2014ko hondarrean iragarri zuten ''Luma'' aldizkaria argitaratzeari utziko ziotela, 13 urtean zehar 120tik gora zenbaki kaleratu ondoren. Dena dela, ez zen Elosegiren estraineko argitalpena izan denbora-pasen alorrean, 1987an Luis Manterolarekin batera ''Enbido'' izeneko aldizkariko bost zenbaki plazaratu baitzituen. 80 orrialdeko aldizkariotan askotariko jolasak atondu zituzten<ref>{{Erreferentzia|izena=Xabier Etxebarria-Iñaki|abizena=Larrañaga|izenburua=Ehun urte hitzak gurutzatzen|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/0/030/001/2014-01-04/ehun-urte-hitzak-gurutzatzen.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-01-16}}</ref>.
 
2007an lehen aldiz antolatu zuten Euskal Herriko [[Hitz gurutzatuak|Hitz Gurutzatuen]] Txapelketa, Irunen bertan. Dozenaka zale bildu ziren urtero, 2014an azken aldiz antolatu zuten arte.
 
 
 
=== Zenbait aldizkari eta libururen azalak ===
96

edits