Pernando Amezketarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
 
== Bizitza ==
Aita Martin Jose Bengoetxea Sarasola zuen, [[Aduna|Adunakoa]], eta ama berriz Josepa Antonia Altuna Oriozabala, Amezketakoa. Amezketan ezkondu arren, Adunan ezarri ziren bizitzen. Ezkontzatik bi hilabetera sortu zen haien lehen semea, Fernando. Uste izatekoa da ezkontzaz kanpoko harremanen ondorio izan zela, hain zuzen ezkontzaz konpondu behar izan zena. [[Antonio Zavala|Antonio Zavalaren]] iritziz, gurasoak Adunan bizitzen ezarri baziren ere, Fernando Amezketan sortua zen, "istripua" izkutatzearren<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Antonio|abizena=Zavala|urtea=1966|izenburua=Pernando amezketarra bertsolaria|argitaletxea=Auspoa|hizkuntza=eu}}</ref>. Amezketan bataiatu zuten beraz Pernando, baina haurtzaroa Adunan igaro zuen, eta bere anai-arreba guztiak Adunan bataiatuak izan ziren. Pernandoren ama hil ondoren (17 urte zituen Pernandok) aita berriz ezkondu zen, eta jadanik zituen bederatzi haurrez gain beste sei ukan zituen.
 
Ez dago argi noiz joan zen Pernando Amezketara bizitzera. Baliteke gaztaro han iragan izana, lehen jaunartzea han egin baitzuen, edo Amezketan artzain bezala ibili eta geroago Amezketara ezkondu izana, hala iradokitzen baitute ezkontza-agiriek<ref name=":0" />.