«Joxan Elosegi»: berrikuspenen arteko aldeak

1.641 bytes removed ,  Duela 6 hilabete
ez dago edizio laburpenik
[[Bernardo Atxaga|Bernardo Atxagak]] eta [[Koldo Izagirre|Koldo Izagirrek]] sortutako ''[[Ustela]]'' literatur fanzineko hirugarren eta azken alean kolaboratu zuen, [[Mermelada ustela|"Mermelada ustela"]] izenekoan (1976)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ustela - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ustela/ar-154160/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2021-05-13}}</ref>. Horren ondoren, Koldo Izagirrek berak eta [[Ramon Saizarbitoria|Ramon Saizarbitoriak]] gidatutako ''[[Oh! Euzkadi]]'' aldizkarian ere hartu zuen parte, 1981. urtean. Elosegik berak sortutako aldizkariek atal bereizi bat behar dute.
 
== Aldizkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
Irunen eta Bidasoko eskualdean euskara eta euskal kultura sendotzeko aldizkari biren sortzaile da Joxan Elosegi.
 
=== ''Plazara''[aldatu | aldatu iturburu kodea] ===
''[[Plazara]]'' izeneko aldizkariak 1985ean ikusi zuen argia lehen aldiz. Irungo Udaleko Euskara Kontseilu sortu berritik ateratako ideia izan zen. Orduko kontseiluburu [[Jorge Giménez|Jorge Gimenezek]] eta artean kontseilukide zen Joxan Elosegik heldu zioten lantegiari. Eskualdeko eta kanpoko hamaika kolaboratzaile izan zituen hiruhilabetekariak, eta literatur bokazio handia izan zuen, denborarekin areagotu egin zena. 20. eta azken alea 1992an kaleratu zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Plazara - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/plazara/ar-114973/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2021-05-13}}</ref>.
 
=== ''Irunero''[aldatu | aldatu iturburu kodea] ===
Lehen alea 1995. urtean argitaratu zuten, eta gaur egun hamabostekari formatuan segitzen du.
 
== Denbora-pasak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
1991n Luma enpresa sortu zuen Irunen, itzulpengintza-lanak egin eta denborapasak sortzeko helburuarekin. [[Argia (aldizkaria)|''Argia'']], [[Euskaldunon Egunkaria|''Euskaldunon Egunkaria'']], ''[[Zabalik]]'' eta hainbat aldizkarirentzako denborapasak egin zituzten urtetan zehar<ref>{{Erreferentzia|izenburua=BI LETRAKO BIZKAIKO HERRIA...|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/1838/bi-letrako-bizkaiko-herria|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-01-16}}</ref>. 2002an, berriz, euskarak eman duen hitz-jokoen aldizkari bakarra sortu zuen Lumako lankideekin batera; ''Luma'' izena jarri zioten, hain zuzen. 68 orrialdeko hilabetekariari. Handik zazpi urtera, 2009an, alzdikariak 600 harpidedun zituen, eta denetara 1.000 ale inguru saltzen zituen<ref>{{erreferentzia|izena=Luma, euskarazko hitz jokoen aldizkaria, berritua|abizena=|urtea=2009|izenburua=http://www.irun.org/Enlaces/00009179.pdf|argitaletxea=|orrialdea=4|orrialdeak=|ISBN=1134-0606|hizkuntza=Euskara}}</ref>. 2014ko hondarrean iragarri zuten ''Luma'' aldizkaria argitaratzeari utziko ziotela, 13 urtean zehar 120tik gora zenbaki kaleratu ondoren. Dena dela, ez zen Elosegiren estraineko argitalpena izan denbora-pasen alorrean, 1987an Luis Manterolarekin batera ''Enbido'' izeneko aldizkariko bost zenbaki plazaratu baitzituen. 80 orrialdeko aldizkariotan askotariko jolasak atondu zituzten<ref>{{Erreferentzia|izena=Xabier Etxebarria-Iñaki|abizena=Larrañaga|izenburua=Ehun urte hitzak gurutzatzen|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/0/030/001/2014-01-04/ehun-urte-hitzak-gurutzatzen.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-01-16}}</ref>.
 
2007an lehen aldiz antolatu zuten Euskal Herriko [[Hitz gurutzatuak|Hitz Gurutzatuen]] Txapelketa, Irunen bertan. Dozenaka zale bildu ziren urtero, 2014an azken aldiz antolatu zuten arte.
 
== Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
Batez ere itzulpen-lanak argitaratu ditu Elosegik azken hamarkada hauetan, eta frantsesetik euskaratu ditu gehienak: [[Lydia Flem|Lydia Flemen]] lau eta [[Amélie Nothomb]]-en bi, esaterako. Haren itzulpenetan oinarrituta kritikariek nabarmendu izan dute Elosegi "estilista dotorea" dela, besteak beste<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñigo|abizena=Roque|urtea=2005|izenburua=kritiken hemeroteka » Metamorfosi soziala|url=https://kritikak.armiarma.eus/?p=1245|sartze-data=2021-05-13}}</ref>. Hala ere, bestelako argitalpenak ere aurki ditzakegu Elosegiren obran, zenbait bildumaren apailatze-lanetan ibili baita.
 
=== Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ===
 
* ''Otarteko paregabeak Panoramix-ek Galiako haur bizkor eta mokofinentzat aukeratuak'', [[René Goscinny|Goscinny, René]] (1996) Donostia, Ttarttalo.
* ''Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak'', [[Irene Solà]] (2020) Irun, Alberdania.
 
=== Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ===
Itzulpen lanez gain, beste lan batzuen egile ere bada. Aipatzekoak dira, batetik, ''[[Euskaraz, Irunen barrena]]'' lana (1994), zeinetan apailatu baitzituen [[Nikolas Alzola|Nikolas Alzola Gerediagak]] Irungo [[El Bidasoa]] astekarian 1959 eta 1961 artean argitaratutako istorio, bertso, kondaira eta abarrak. Bestetik, [[Joxe Mari Lopetegi]] bertsolari irundarraren bertsoak bildu eta atondu zituen, ''[[Joxe Mari Lopetegi, Errepublikanoen Bertsolaria]]'' (2004), [[Gaztelupeko Hotsak]] argitaletxearen "Paper Hotsak" bilduman.
 
</gallery>
 
== Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
 
* [https://kritikak.armiarma.eus/?page_id=4003&non=oro&tes=elosegi Joxan Elosegiren liburuei egindako kritikak (Armiarma.eus)]
* [https://www.irun.org/eu/euskara/euskara-aberastu/jose-antonio-loidi-beka Jose Antonio Loidi beka]
 
== Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
 
# ↑ «Joxan Elosegi eta Aitor Errazkinek eskuratu dute 2020ko Loidi beka» ''Bidasoko Hitza'' 2021-01-27 <small>Noiz kontsultatua: 2021-05-13</small>.
# ↑ Sarasola, Juanma. (2014). ''Moskuko urrea : kultur eta gizarte mugimenduen eztanda Irunen, 1983-1993.'' [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/84-617-3041-0|84-617-3041-0]]. [[PubMed Central|PMC]] 920314941. <small>Noiz kontsultatua: 2021-05-13</small>.
# ↑ «Ustela - Auñamendi Eusko Entziklopedia» ''aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus'' <small>Noiz kontsultatua: 2021-05-13</small>.
# ↑ «Plazara - Auñamendi Eusko Entziklopedia» ''aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus'' <small>Noiz kontsultatua: 2021-05-13</small>.
# ↑ «BI LETRAKO BIZKAIKO HERRIA...» ''Argia'' <small>Noiz kontsultatua: 2021-01-16</small>.
# ↑ ''<nowiki>http://www.irun.org/Enlaces/00009179.pdf</nowiki>.'' , 4 or. [[International Standard Book Number|ISBN]] [[Berezi:BookSources/1134-0606|1134-0606]]..
# ↑ Larrañaga, Xabier Etxebarria-Iñaki. «Ehun urte hitzak gurutzatzen» ''Berria'' <small>Noiz kontsultatua: 2021-01-16</small>.
# ↑ Roque, Iñigo. (2005). ''kritiken hemeroteka » Metamorfosi soziala.'' <small>Noiz kontsultatua: 2021-05-13</small>.
# ↑ Galarraga, Aritz. (2017). ''kritiken hemeroteka » Zer ari zaigu gertatzen?.'' <small>Noiz kontsultatua: 2021-05-13</small>.
[[Kategoria:Euskal idazleak]]
[[Kategoria:Irungo idazleak]]
96

edits