«Joxan Elosegi»: berrikuspenen arteko aldeak

1.906 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
(Lehenengo saiakera)
No edit summary
}}
 
'''Joxan Elosegi Arregi''' ([[Irun]], [[Gipuzkoa]], 1955) itzultzaile, kulturgile, euskara irakasle eta denbora-pasa sortzailea da. Ikasketaz filologian lizentziaduna, aldizkari ugaritan kolaboratu du ([[Ustela]], [[Oh! Euzkadi]]...), eta beste zenbaiten sortzaile ere bada ([[Plazara]], [[Irunero]], Luma...). [[Euskal Herritarrok]] koalizioko zinegotzi izan zen [[Irungo Udala|Irungo Udalean]] 1999 eta 2003 arteko legealdian. 2020ko Jose Antonio Loidi beka eskuratu zuen, [[Aitor Errazkin|Aitor Errazkinekin]] batera, ''Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean'' izeneko ikerketa lana ontzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Joxan Elosegi eta Aitor Errazkinek eskuratu dute 2020ko Loidi beka|hizkuntza=eu|data=2021-01-27|url=https://bidasoa.hitza.eus/2021/01/27/joxan-elosegi-eta-aitor-errazkinek-eskuratu-dute-2020ko-loidi-beka/|aldizkaria=Bidasoko Hitza|sartze-data=2021-05-13}}</ref>. Bitxikeria gisa, [[Ander Elosegi]] piraguistaren aita da.
 
== Lehen urratsak euskalgintzan eta kulturgintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
[[Fitxategi:Joxan.jpg|thumb|Joxan Elosegi, Irungo AEK atzean duela]]
Joxan Elosegik 1970eko hamarkadatik gogor egin du lan euskara eta euskal kultura bultzatzeko, bai Irunen bai Irundik kanpo. Euskalgintzaren eta kulturgintzaren bueltako proiektu askotan inplikatuta egon da, eta askotariko jardueretan hartu du parte. Irungo [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEKren]] fundatzaileetako bat izan zen, eta, urte luzez beste zeregin batzuetan ibili ondoren, berriz ari da AEKn eskolak ematen. Egitasmo ugari jarri izan ditu martxan euskaltegian; esaterako, ''[[Arinaiztarra]]'' izeneko aldizkaria sortu zuten, ikasle eta irakasleen artean, 1985etik aurrera<ref>{{Erreferentzia|izena=Juanma|abizena=Sarasola|urtea=2014|izenburua=Moskuko urrea : kultur eta gizarte mugimenduen eztanda Irunen, 1983-1993|argitaletxea=|data=2014|url=http://worldcat.org/oclc/920314941|isbn=84-617-3041-0|pmc=920314941|sartze-data=2021-05-13}}</ref>.
 
 
[[Bernardo Atxaga|Bernardo Atxagak]] eta [[Koldo Izagirre|Koldo Izagirrek]] sortutako ''[[Ustela]]'' literatur fanzineko hirugarren eta azken alean kolaboratu zuen, [[Mermelada ustela|"Mermelada ustela"]] izenekoan (1976)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ustela - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ustela/ar-154160/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2021-05-13}}</ref>. Horren ondoren, Koldo Izagirrek berak eta [[Ramon Saizarbitoria|Ramon Saizarbitoriak]] gidatutako ''[[Oh! Euzkadi]]'' aldizkarian ere hartu zuen parte, 1981. urtean. Elosegik berak sortutako aldizkariek atal bereizi bat behar dute.
 
== Aldizkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
 
=== ''Plazara''[aldatu | aldatu iturburu kodea] ===
''[[Plazara]]'' izeneko aldizkariak 1985ean ikusi zuen argia lehen aldiz. Irungo Udaleko Euskara Kontseilu sortu berritik ateratako ideia izan zen. Orduko kontseiluburu [[Jorge Giménez|Jorge Gimenezek]] eta artean kontseilukide zen Joxan Elosegik heldu zioten lantegiari. Eskualdeko eta kanpoko hamaika kolaboratzaile izan zituen hiruhilabetekariak, eta literatur bokazio handia izan zuen, denborarekin areagotu egin zena. 20. eta azken alea 1992an kaleratu zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Plazara - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/plazara/ar-114973/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2021-05-13}}</ref>.
 
=== ''Irunero''[aldatu | aldatu iturburu kodea] ===
 
== Denbora-pasak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
1991n Luma enpresa sortu zuen Irunen, itzulpengintza-lanak egin eta denborapasak sortzeko helburuarekin. [[Argia (aldizkaria)|''Argia'']], [[Euskaldunon Egunkaria|''Euskaldunon Egunkaria'']], ''[[Zabalik]]'' eta hainbat aldizkarirentzako denborapasak egin zituzten urtetan zehar<ref>{{Erreferentzia|izenburua=BI LETRAKO BIZKAIKO HERRIA...|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/1838/bi-letrako-bizkaiko-herria|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-01-16}}</ref>. 2002an, berriz, euskarak eman duen hitz-jokoen aldizkari bakarra sortu zuen Lumako lankideekin batera; ''Luma'' izena jarri zioten, hain zuzen. 68 orrialdeko hilabetekariari. Handik zazpi urtera, 2009an, alzdikariak 600 harpidedun zituen, eta denetara 1.000 ale inguru saltzen zituen<ref>{{erreferentzia|izena=Luma, euskarazko hitz jokoen aldizkaria, berritua|abizena=|urtea=2009|izenburua=http://www.irun.org/Enlaces/00009179.pdf|argitaletxea=|orrialdea=4|orrialdeak=|ISBN=1134-0606|hizkuntza=Euskara}}</ref>. 2014ko hondarrean iragarri zuten ''Luma'' aldizkaria argitaratzeari utziko ziotela, 13 urtean zehar 120tik gora zenbaki kaleratu ondoren. Dena dela, ez zen Elosegiren estraineko argitalpena izan denbora-pasen alorrean, 1987an Luis Manterolarekin batera ''Enbido'' izeneko aldizkariko bost zenbaki plazaratu baitzituen. 80 orrialdeko aldizkariotan askotariko jolasak atondu zituzten<ref>{{Erreferentzia|izena=Xabier Etxebarria-Iñaki|abizena=Larrañaga|izenburua=Ehun urte hitzak gurutzatzen|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/0/030/001/2014-01-04/ehun-urte-hitzak-gurutzatzen.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-01-16}}</ref>.
 
2007an lehen aldiz antolatu zuten Euskal Herriko [[Hitz gurutzatuak|Hitz Gurutzatuen]] Txapelketa, Irunen bertan. Dozenaka zale bildu ziren urtero, 2014an azken aldiz antolatu zuten arte.
 
== Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
Batez ere itzulpen-lanak argitaratu ditu Elosegik azken hamarkada hauetan, eta frantsesetik euskaratu ditu gehienak: [[Lydia Flem|Lydia Flemen]] lau eta [[Amélie Nothomb]]-en bi, esaterako. Haren itzulpenetan oinarrituta kritikariek nabarmendu izan dute Elosegi "estilista dotorea" dela, besteak beste<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñigo|abizena=Roque|urtea=2005|izenburua=kritiken hemeroteka » Metamorfosi soziala|url=https://kritikak.armiarma.eus/?p=1245|sartze-data=2021-05-13}}</ref>. Hala ere, bestelako argitalpenak ere aurki ditzakegu Elosegiren obran, zenbait bildumaren apailatze-lanetan ibili baita.
 
=== Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ===
# ↑ Roque, Iñigo. (2005). ''kritiken hemeroteka » Metamorfosi soziala.'' <small>Noiz kontsultatua: 2021-05-13</small>.
# ↑ Galarraga, Aritz. (2017). ''kritiken hemeroteka » Zer ari zaigu gertatzen?.'' <small>Noiz kontsultatua: 2021-05-13</small>.
[[Kategoria:Euskal idazleak]]
[[Kategoria:Irungo idazleak]]
[[Kategoria:Itzultzaileak]]
104

edits