Amaiurko gaztelua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t geh
22. lerroa:
1512an gaztelar-aragoitarrek gaztelua okupatu zuten nafarrengandik. Hurrengo hamarkadan, hainbat aldaketa egin zizkioten gazteluari, areago gotortuz, azken gerra tekniketara egokitzeko. Harresi gehigarri bat eraiki zuten posizioa sendotzeko. 1521eko urriaren 12an, bertan gotortutako gaztelarrek amore eman zuten nafar legitimisten aurrean.Normalean, posizioak hamazortzi gerlariko garnizioa izaten zuen. Hala ere, Karlos V.aren indar inperialen kontraerasoaren aurrean, nafar indar gehiago metatu ziren bertan.
 
Uztailaren1522ko uztailaren 15ean, Iruñetik abiatutako 7.000 gerlariko espedizio espainiarrak setioa jarri zion gazteluari. Ordurako, 200 nafar gerlari inguru elkartu ziren Amaiurren posizioa babesteko. Setioak astebete iraun zuen, baina erresistentzia alferrikakoa zen, indarren arteko alde militarra handiegia baitzen. Nafarrak 1522ko uztailaren 19an errenditu zen, Mirandako kondearen aurrean. Abuztu hasieran, indar okupatzaileek gaztelua zartarazi zuten nafar legitimistek berriz erabil ez zezaten.
 
== Amaiurko monumentu edo monolitoa ==