Te (landarea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
No edit summary
48. lerroa:
 
[[Zuhaixka]] [[hosto-iraunkor|hostoiraunkorra]] da, eta normalean ez zaio uzten 2 m-ko garaiera gainditzen; libre utziz gero, zuhaitz bihurtuko litzateke. [[Lore]] zuri-horixkak ditu (2,5-4 cm-koak), eta 7-8 petalo. [[Hosto]]ak 4–15 cm luze eta 2–5 cm zabal izan ohi dira, eta berde kolore distiratsua izaten dute. Hosto jaioberriak argiagoak izaten dira, eta nahiago izaten dira tea egiteko. Hosto-adinaren araberakoa izaten da te-kalitatea, konposizio kimiko desberdina izaten baitute (hosto jaioberriek % 4 [[kafeina]] izan ohi dute). Kimua eta lehen bi edo hiru hostoak eskuz biltzen dira, astean behin edo bi astean behin.
 
== Lokalizazio ==
Te planta [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] hegoaldetik eta [[Asiako hego-ekialdetik]] dator, baina gaur egun mundu osoan landatzen da, bai eskualde tropikaletan bai subtropikaletan. [[Txinatar medikuntza tradizionala|Txinako medikuntza tradizionalean]] erabiltzen diren oinarrizko 50 belarretako bat da.
 
== Etimologia ==
Sinensis terminoak "Txinakoa" esan nahi du [[Latin|latinez]]. Gaur egun zaharkituta dauden espezie honen antzinako izen zientifikoak thea bohea, thea sinensis eta thea viridis dira.
 
Txinerazko tea [茶] da, [[Pinyin|pinyinera]] transliteratua, chá bezala jotzen duena, eta, antzinako transliterazio batean, [[Peh-oe-ji]] deitua, normalean, Txina hegoaldeko euskalkietarako erabiltzen zena. Txa forma, ziuraski, [[Portuges|portugesekin]] sartu zen Europan, takar forma, herbeheretarrekin egin zuen bitartean, biak Asiako merkatari handiak, herrialde ezberdinetan eta euren hizkuntzetan zabalduz.
 
== Deskribapena ==
[[Zuhaixka]] edo [[zuhaitz]] txiki (1-9 m) iraunkorra da, sustrai nagusi sendoa duena; zuhaitza, normalean, moztu egiten da, hostoetatik tea egiteko landatzen denean 2 metrotik gorakoa izan ez dadin. Hosto, glabra eta ertz zerratuak 4-15 cm luze eta 2-5 cm zabal dira. [[Lore|Loreak]], besapeak, bakartiak edo 3ko taldeetan, 5 [[sepalo]], 6-8 [[Lore-hosto|petalo]] eta [[Estamine|estamin]] ugari dituzte, zuri-horixka kolorekoak dira eta 2-4 cm-ko diametroa dute. [[Obulutegi|Obulutegia]], trilokulatua, globosoa da, trinko iletsua edo glabreszentea. Haziak zentimetrikoak dira eta kolore arrekoak.
 
== Erabilera ==
Espezie horretatik [[tea]] egiten da ([[Te berde|berdea]], [[Te beltz|beltza]], [[Tea zuria|zuria]], Pu-erh edo gorria, horia, oolong...), eta hainbat oxidazio-maila lortzeko prozesatzen da.
 
Hostoek % 4 inguru [[kafeina]] dute. Bildutako hostoen ezaugarriek eta konposizio kimiko desberdinek, adinaren arabera, te mota ezberdinak sortzen dituzte. Hostorik zaharrenak berde ilun kolorekoak dira. Xamurrak, berde zurbilak eta barrean zaparrada zuri motz bat dutenak dira gustukoenak.
 
Barietate erabiliena assam (batzuetan C. sinensis assamica edo C. assamica deitua) eta Txinako landarea (C. sinensis sinensis deitua) dira, baita bi hauen zenbait gurutzaketa ere.
 
== Erreferentziak ==