Mendizorrotza (auzoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa: (-\s?\{\{taulapolita}} + class="taulapolita")
t Robot: Cambios triviales
18. lerroa:
Izatez, banaketa administratibo honen baitan askotariko auzo-izaerak daude bilduta. Ekialdean, [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Unibertsitateen]] inguruko esparrua hezkuntza eta administrazio eraikinez beteta dago, eta bere giroa gazteen joan-etorriek baldintzatzen dute. Mendebalderago, familiabakarreko etxebizitzen etxadi txiki batek Gasteizko [[lorategi-hiri]]a osatzen du. Honen alboan eta Mendizorrotzeko kirolguneraino dagoen eremuan Batan errekak goi mailako etxebizitzen blokez osaturiko auzoa (hain zuzen, Batan auzoa honi deitzen zaio) egituratzen du. Batanen hegoaldean Mendizabala dago. Batanen eta trenbidearen artean, Frai Francisco Vitoria ibilbideak jauretxez betetako etorbide bat eratzen du. Hementxe daude [[lehendakari]]aren egoitza den [[Ajuria Enea]] jauregia, [[Arabako Arte Ederretako Museoa]] eta [[Arabako Arma Museoa]], besteak beste. Hego-mendebaldean, Cervantes ibilbideak Gasteizko kirol eremu handiena zeharkatzen du. Hemen daude Mendizorrotza bera eta [[Vital Kutxa]]ren [[Estadio Fundazioa]]k hirian daukan kirol-esparru nagusia. Mendebalderago, [[Gasteiz mendiak|Gasteiz mendiek]] eskualde horretan eratzen duten lehen muinotxoetako baten gainean, [[Uleta]] izeneko familiabakarreko etxebizitzen hiritartze modernoa dago, justu [[Armentia]] herriaren ondoan. Armentia bera ere Mendizorrotza auzoaren eremuan sarturik dago. Azkenik, auzo honen mugen barruan dago, baita ere, N-1 errepide zaharretik (orain N-102) iparraldera dagoen eremu handi bat. Lur hauek [[nekazaritza]]rako erabili izan dira 2006. urtea arte, baina egun [[Zabalgana|Zabalganeko]] auzo berrien kokaleku da.
 
== Biztanleria ==
Auzo honen mugak finkatu zirenean ez ziren existitzen [[Zabalgana|Zabalganeko]] auzo berriak. Auzo horiek, behin-behinean Ipar Zabalgana eta Hego Zabalgana deitzen direnak, Medizorrotza auzoaren mugen barruan eraiki dira, hain zuzen [[Ariznabarra]]ren eta [[Gasteizko Eraztun Berdea]]ren parte den Zabalganeko parkearen artean. Ipar Zabalgana eta Hego Zabalgana populatzen joan diren heinean, biztanleria-kopuru osoak gora egin du. Haatik, kontuan izan behar da izatez auzo berri horiek beste nortasun bat edukiko dutela etorkizunean eta, beraz, biztanle-datuak ez dutela errealitatea ondo jasotzen.
44. lerroa:
|}
 
== Kirola ==
Auzoak [[Mendizorrotza (futbol zelaia)|Mendizorrotzeko futbol zelaiazelaiari]]ri eta honen inguruan aurkitzen den kirolguneari izena ematen dio. Futbol zelaiaren jabetza udalak daukan arren, [[Alaves]] futbol taldeak bertan jokatzen ditu bere partidak. 20.000 pertsona hartzeko tokia dauka.
 
Mendizorrotzeko kiroldegia [[Gasteiz]]ko kiroldegi handiena da. Igerilekuz eta bestelako kirol ekipamenduz horniturik dago: atletismorako pista, teniserako pistak, etab. Horrez gain, [[Jose Maria Palacios|Ogeta]] pilotalekua ere bertan dago.