Sloboda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
 
1. lerroa:
[[Fitxategi:Nemetskaya.jpg|thumb|250px|eskuinera|[[Mosku]]ko Germaniar Sloboda. [[Alexander Benois]]en margolana (1911).]]
'''Sloboda''' ([[errusiera]]z: Слободáслободá) [[Errusia]], [[Ukraina]] eta [[Bielorrusia]]ko historian izan den jendegune mota bat da. [[Valakia]] eta [[Moldavia]]n ere antzeko kokalekuak zeuden, ''slobozie/slobozia'' deituak. Batzuk hiri-harresien kanpoaldeko auzoak ziren, baina askotan lurralde jendeztatu gabeak kolonizatzeko erabiltzen ziren. Beste lurraldeetako nekazariak eta langileak erakartzeko helburuz, Slobodako biztanleak zergak ordaintzetik salbuetsirik egoten ziren aldi luze batez (15 eta 25 urte artean). [[1630]] eta [[1640]] artean ehunka ''Slobody'' sortu ziren [[Errusiar Tsarerria|Moskoviako]] muga eskualdeetan, [[Sloboda Ukraina]]n bereziki<ref name=efron>[http://www.vehi.net/brokgauz/all/094/94755.shtml "Sloboda"], Brockhaus and Efron Encyclopedic Dictionary (1890-1906)</ref><ref name=enouk>[http://www.encyclopediaofukraine.com/display.asp?linkpath=pages\S\L\SlobodaIT.htm Sloboda] Encyclopedia of Ukraine</ref>.
 
[[XVIII. mendea]]ren hasieran pribilegio horiek ezeztatu eta jendegune hauek herri, hirixka edo auzo bilakatu ziren arren, Sloboda hitzak askotan iraun zuen. Ukrainan, esate baterako, ehun leku inguruk ''sloboda'' edo ''slobidka'' terminoa daramate izenean<ref name=enouk/>.