Politika zientzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
1. lerroa:
'''Zientzia politikoa''' edo politologia, gizartean [[Politika|politikaren]] teoria eta praktika, sistemak eta jokabide politikoak aztertzen dituen [[zientzia soziala]] da. Haren helburua da, errealitate politikoko gertakarien behaketatik abiatuta, funtzionamenduari buruzko ahalik eta azalpen zehatzenak ematea. Beste gizarte-zientzia batzuekin elkarreragiten du: [[Zuzenbide|zuzenbidearekin]], [[Ekonomia|ekonomiarekin]] eta [[Soziologia|soziologiarekin]], besteak beste. Gizarte-zientzietako tresna metodologiko ugari erabiltzen ditu. [[Diziplina (argipena)|Diziplinara]] hurbiltzeko aukera ezberdinen artean [[Instituzionalismo (argipena)|instituzionalismoa]] eta [[aukeraketa arrazionalaren teoria]] daude. Historikoki, [[Filosofia politiko|filosofia politikoan]] izan du jatorria, baina ezinbestekoa da filosofia politikotik bereiztea.<ref>{{Erreferentzia|izena=Josep M.|abizena=Vallès|izenburua=Ciencia política : una introducción|argitaletxea=Ariel|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/433965268|edizioa=5a. ed. act|isbn=978-84-344-1824-0|pmc=433965268|sartze-data=2021-05-12}}</ref>
'''Politika-zientzia''' [[politika|errealitate politikoa]] aztergai duen [[gizarte-zientziak|gizarte zientzia]] da. Besteak beste, jarrera politiko eta sistema politikoen teoria, azterketa eta aurreikuspenak jorratzen ditu.
 
== Historia ==
[[Antzinako India|Antzinako Indian]], [[Rig-veda]] Epiko-mitologikotik ([[K.a. 2. milurtekoa|K. a. II. milurtekoaren]] amaiera) politikari buruz hausnartzen duten testuak aurki daitezke. [[Pali budista kanona]] ([[K.a. VI. mendea|K. a. VI.]] mendea). [[Chanakia Pandit]], pentsalari politiko eta ekonomialarietako bat bezala hartzen da, eta, izatez, "Makiavelo hindua" bezala izendatzen da. Bere ikasketetan oinarrituta, [[Artha-shastra]] idatzi zen ([[II. mendea|II. mendetik]] [[IV. mendea|IV. mendera]]).
 
Mendebaldeko zientzia politikoaren aurrekariak [[Platon]] eta [[Aristoteles]] baino lehen ikus daitezke, bereziki, [[Homero]], [[Hesiodo]], [[Tuzidides]], [[Xenofonte]] edo [[Euripides|Euripidesen]] lanetan. Platonek hainbat sistema politiko aztertu zituen eta literaturara eta historiara gehiago bideratutako ikerketetan laburbildu zituen, filosofiatik hurbilago zegoen hurbilketa metodo bat aplikatuz. Aristotelesek Platonen analisia oinarritu zuen bere analisian ebidentzia historiko [[Enpirismo|enpirikoak]] sartuz.
Gizarte zientzien artean nahiko berria da politika zientzia eta beste gizarte zientziak bezala, diziplina gisa mugatzeko zailtasunak ditu. Filosofia morala, filosofia politikoa, ekonomia politikoa, [[historia]] bera, edo beste diziplina batzuen artean aurki ditzakegu zientzia politikoarekin ikerketa objektua banatzeko zailtasunak.
 
[[Polibio]], [[Tito Livio]] eta [[Plutarko]] bezalako historialariek, [[Erroma|Erromaren]] igoera eta beste nazio batzuen antolaketa eta historia dokumentatu zituzten, [[Julio Zesar]] edo [[Zizeron]] bezalako estadistek, Erromako politika eta gerren adibideekin, [[errepublika]] bezala eta, ondoren, [[inperio]] bezala hornitzen zituzten bitartean. Politikaren azterketa ulermen historikora eta gobernu-modu desberdinen deskribapen eta ulermenera bideratzen zen.
[[Florentzia]] ondoan jaiotako [[Pizkundea|Pizkundeko]] pentsalari handienetakoa [[Nikolas Makiavelo]] diplomatiko, filosofo politikoa, musikari eta idazlea izendatzen dute askok zientzia politikoaren sortzaile gisa, hark idatzitako ''Printzea'' (''Il principe'' edo ''De Principatibus'') lana dela kausa.
 
[[Italiar Pizkundea|Italiar Pizkundean]], [[Nikolas Makiavelo|Nikolas Makiavelok]], aktore eta erakunde politikoen zuzeneko behaketa enpirikoa egin zuen ([[Printzea]]). Maquiavelo [[Pizkundea|Errenazimentuko]] teoriko politiko garrantzitsuenetakotzat jotzen da, bere ekarpenarekin bere ikuskera politikoan modernitateari eta berregituraketa sozialari bidea irekitzen baitzaio.
Baina aurrekariak daude [[India]]n (Arthashastra), [[Antzinako Grezia|Grezian]] eta [[Antzinako Erroma|Erroman]].
 
== Aurrekariak ==
[[XIX. mendea|XIX. mendeko]] [[Industria Iraultza|industria-iraultzaren]] eta [[Iraultza liberal|iraultza liberalen]] garaian, kritika soziala egiteko beharra sortu zen, gertatzen ziren aldaketa sozial eta politikoak ebaluatzeko, baita gizartean izan zuten eragina eta horiek eragin zituzten arrazoiak ere. Gizarte-aldaketarekiko kezkak, [[Natura zientziak|natura-zientziak]] metodo zientifikoaren garapenari esker lortzen ari ziren aurrerapenarekin batera, bien fusioa bultzatu zuen, [[gizarte-zientziak]] sorraraziz. Horrela sortuko zen [[soziologia]], eta aurrerago zientzia politikoa, [[Jurisprudentzia|jurisprudentziaren]] eta [[filosofia]] politikoaren azterketari lotua.
 
Horrela, bada, zientzia politikoa nahiko diziplina berria da, eta haren sorrera (zientzia politiko modernoari dagokionez behintzat), batzuek [[XV. mendea|XV. mendean]] kokatzen dute, Nikolas Makiavelorekin. Hala ere, [[Antzinaroa|Antzinaroan]] jada badira antolaketa politikorako moduak: [[Polis|polisa]] (non 'politika' hitza jaio zen) greziar demokrazian, [[Res publikoa]] (gauza publikoa), [[Antzinako Erroma|Antzinako Erroman]] eskubide politikoei dagokienez berdintasuna ezarri zuena, esklaboak izan ezik. [[Marcel Graneten]] Pentsamendu txinatarrean, arte politikoa "[[eskola konfuzianoena]]" zen. Txinako administrazio publikoa da zaharrena.
 
== Ikerketa arloak ==
Zientzia politikoaren ikerketa- eta azterketa-arlo nagusiak honako hauek dira:
 
* [[Botere politiko|Botere politikoa]] eta botere hori lortzearen eta gauzatzearen ezaugarriak.
* [[Autoritate|Autoritatea]] eta bere legitimitatea.
* [[Estatua (argipena)|Estatua]].
* [[Administrazio publiko|Administrazio publikoa]].
* [[Politika publikoak]].
* [[Jokabide politikoa]].
* [[Iritzi publikoa]] eta [[komunikazio politikoa]].
* [[Nazioarteko harremanak]].
 
== Metodoak ==
Zientzia politikoak erabiltzen dituen metodoak gizarte-zientzienak dira nagusiki. [[Giovanni Sartori|Giovanni Sartorik]] lau metodo bereizten ditu, kontrol indarraren beheranzko ordenan:
 
# Metodo esperimentala
# Metodo estatistikoa
# Metodo konparatua
# Metodo historikoa
 
Bestalde, [[Arend Lijphartek]] aurreko zerrendako lehen hiruak aurkeztu ditu eta bosgarren metodo bat gehitu du: [[kasuaren analisia]].
 
== Ikus, gainera ==
15 ⟶ 43 lerroa:
* [[Soziologia politiko]]a
* [[Nazioarteko harremanak]]
*[[Kazetaritza]]
 
== Kanpo estekak ==