Eztabaida:Txertoekiko aurkakotasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
t Artikuluari buruz nire iritzi positiboa berretsiz.
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
36. lerroa:
 
Nire izena aipatu izan denez sistemak [[ping]] bat bidali dit. Artikulua berriro irakurtzeko lana hartu dut, batez ere Iñakik aipatutako [[Txertoekiko_aurkakotasuna#Txertoekiko_aurkakotasunari_aurre_egiteko_moduak|Txertoekiko_aurkakotasunari_aurre_egiteko_moduak]] atala. Nik ere aktibismo ekintzatzat jo daitekeela ikusten dut, baina artikuluaren atalean bertan aktibismo ekintzak nolakoa izan behar duten esaten da. Ezer baino lehen: "Txertoei buruzko zalantzei aurre egiteko diseinatutako esku-hartze asko informazio-defizitaren ereduan oinarritu dira. Eredu horren oinarria da txertoen aurreko zalantzaren arrazoia dela pertsonak ez duela behar duen informazioa, eta arazoa konpontzeko informazio hori ematen saiatzen dela..."
 
Informazioa defizitei aurre egitea izan behar du Wikipediako aktibismo nagusia. Iñakik jarritako adibidean "Nola borrokatu naziak" artikulua, agian, ez dugu behar, baina "Holocaust denial" artikuluaren euskal ordaina behar-beharrezkoa dugu. (Informazio defizit handi bat antzeman izan dut inoiz kontu horietan; izan dut ikasle filo-nazionalsozialistarik, Holokaustoaren negazionismoaren argudio guztietan ondo jantzita eta sinetsita).
 
Artikulua oso txukuna iruditu zait. Atalen bat nola hobetu ikusiko banu saiatuko nintzateke. Txertoak ekoizteko gaur egun dagoen negozio eredua, OMEren gardentasuna, etab. oso eztabaidatsuak izan daitezke. Ados. Baina artikuluaren forma eta mamia, nire ikuspegitik, nabarmentzeko modukoak dira. Ideologia bat antzematen bada, editoreek zientzia-metodologiaren nagusitasunean sinisten dutela da, eta ideologia hori partekatzen dudan heinean, artikulua tonu neutroan idatzita iruditzen zait. (Ez naiz ni "zientzia metodoa beste ikuspegi bat besterik ez da" pentsatzen duten horietakoa). [[Lankide:Gorkaazk|GorkaAzk]] ([[Lankide eztabaida:Gorkaazk|eztabaida]]) 11:01, 12 maiatza 2021 (CEST)
"Txertoekiko aurkakotasuna" orrira bueltatu.