Galileo Galilei: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Artikulua pixka bat osatu dut. Gehiago gelditzen da
135. lerroa:
 
Uztailan, Galileori egindako prozesuaren inguruko behaketen argitalpen berri bat aurkeztu zen. Liburuki berri honen izenburua “''Documenti vaticani del processo di Galileo Galilei''” (Vatikanoko dokumentuen Galileo Galileiren prozesua), ''Archivo Secreto Vaticano''. Liburuki hau ''Archivo Secreto Vaticano''-ko prefektuaren esku egon zen, Sergio Pagano monseinorea.
 
== Zientziari egindako ekarpena ==
 
=== Metodo zientifikoak ===
Galileok ekarpen originalak egin zituen mugimenduaren zientzian esperimentuaren eta matematikaren arteko konbinazio berritzaile baten bidez<ref>{{Erreferentzia|izena=Michael|abizena=Sharratt|izenburua=Galileo : decisive innovator|argitaletxea=Cambridge, University Press|orrialdeak=204-205|data=1996|url=https://www.worldcat.org/oclc/34886681|isbn=0-521-56219-8|pmc=34886681|sartze-data=2021-05-11}}</ref>. Garai hartan zientzian ohikoagoak ziren [[William Gilbert]]-en ikerketa kualitatiboak, [[Magnetismo|magnetismoari]] eta [[Elektrizitate|elektrizitateari]] buruzkoak. Galileoren aitak, [[Vincenzo Galilei]] [[Laute|laute-jole]] eta musikaren teorizatzaileak esperimentuak egin zituen fisikan ezagutzen den erlazio ez-linealik zaharrena ezartzeko: korda luzatu baterako tonua tentsioaren erro karratuaren arabera aldatzen da<ref>{{Erreferentzia|izena=H. Floris|abizena=Cohen|izenburua=Quantifying music : the science of music at the first stage of the scientific revolution, 1580-1650|argitaletxea=D. Reidel Pub. Co.|orrialdeak=78-84|data=1984|url=https://www.worldcat.org/oclc/10456902|isbn=90-277-1637-4|pmc=10456902|sartze-data=2021-05-11}}</ref>. Behaketa hauek musika-tradizio [[Pitagoras|pitagorikoen]] esparruan kokatzen dira, instrumentu-egileentzat oso ezagunak direnak, besteak beste, hari bat zenbaki oso batez banatzeak eskala harmonikoa sortzen duelako. Horrela, matematiken kopuru mugatuak musika eta zientzia fisikoak lotuta zituen aspalditik, eta Galileo gazteak bere aitaren oharrak tradizio horretan zabaltzen ikusi zituen<ref>{{Erreferentzia|izena=Judith Veronica|abizena=Field|izenburua=Piero Della Francesca : a mathematician's art|argitaletxea=Yale University Press|orrialdeak=317-320|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/54079913|isbn=0-300-10342-5|pmc=54079913|sartze-data=2021-05-11}}</ref>.
 
Naturako legeak matematikoak direla argi eta garbi adierazi zuen lehen pentsalari modernoetako bat izan zen Galileo. ''The Assayer''-en idatzi zuen: "Filosofia liburu handi honetan, unibertsoan, dago idatzita... Matematikaren hizkuntzan dago idatzita eta bere pertsonaiak triangeluak, zirkuluak eta bestelako irudi geometrikoak dira ..."<ref>{{Erreferentzia|izena=Galileo|abizena=Galilei|izenburua=Discoveries and opinions of Galileo|orrialdeak=237-238|data=1957|url=https://www.worldcat.org/oclc/546066|edizioa=First Anchor books edition|isbn=0-385-09239-3|pmc=546066|sartze-data=2021-05-11}}</ref>
 
Bere lanak beste urrats bat suposatu zuen zientzia [[Filosofia|filosofiatik]] eta [[Erlijio|erlijiotik]] bereizteko; giza pentsamenduan garapen handia izan zen. Behaketaren arabera iritziak aldatzeko prest zegoen askotan. Bere esperimentuak egin ahal izateko, Galileok luzera eta denbora estandarrak ezarri behar zituen, egun desberdinetan eta laborategi desberdinetan egindako neurketak modu erreproduzigarrian alderatu ahal izateko. Horrek oinarri fidagarria eskaintzen zuen arrazoibide induktiboak erabiliz lege matematikoak baieztatzeko.
 
Galileok matematikaren, fisika teorikoaren eta fisika esperimentalaren arteko harreman egokiarekiko estimu modernoa erakutsi zuen. Parabola ulertu zuen, bai sekzio [[Koniko|konikoen]] aldetik, bai  [[Abszisa|abszisaren]] karratuaren arabera (x) aldatzen den [[Ordenada|ordenadaren]] (y) aldetik. Galileok, gainera, baieztatu zuen [[Parabola (matematika)|parabola]] zela airez erresistentziarik edo bestelako asaldurarik gabe uniformeki azeleratutako jaurtigai baten ibilbide teorikoki ideala. Teoria honen baliozkotasunak mugak zituela onartu zuen, eta oinarri teorikoengatik ohartarazi zuen Lurraren pareko tamainako jaurtigaien ibilbidea ezin zela parabola izan<ref>{{Erreferentzia|izena=Michael|abizena=Sharratt|izenburua=Galileo : decisive innovator|argitaletxea=Cambridge, University Press|orrialdeak=202-204|data=1996|url=https://www.worldcat.org/oclc/34886681|isbn=0-521-56219-8|pmc=34886681|sartze-data=2021-05-11}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Galileo|abizena=Galilei|izenburua=Dialogues concerning two new sciences|argitaletxea=William Andrew Pub|orrialdeak=250-252|data=2001|url=https://www.worldcat.org/oclc/49708497|isbn=1-59124-272-X|pmc=49708497|sartze-data=2021-05-11}}</ref>.
 
=== Astronomia ===
Galileok [[1604|1604an]] [[Supernoba|Keplerren supernobaren]] behaketan egin zuenean eta urrutiko izar talde bat zela ondorioztatu zuenean, zeruaren aldaezintasunaren nozio aristotelikoa deuseztatu zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Astronomy now.|hizkuntza=English|data=0000 u|url=https://www.worldcat.org/title/astronomy-now/oclc/813341400|aldizkaria=Astronomy now.|issn=0951-9726|pmc=813341400|sartze-data=2021-05-11}}</ref>.
 
Bere teleskopio errefraktorea erabiliz, Galileok 1609 amaieran ikusi zuen Ilargiaren gainazala ez dela leuna<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Cigoli's Immacolata and Galileo's Moon: Astronomy and the Virgin in early seicento Rome|hizkuntza=en|url=https://www.mutualart.com/Article/Cigoli-s-Immacolata-and-Galileo-s-Moon--/0F2C437DF2829CF5|aldizkaria=www.mutualart.com|sartze-data=2021-05-11}}</ref>. Hurrengo urte hasieran, Jupiterren lau ilargi handienak ikusi zituen<ref>{{Erreferentzia|izena=Michael|abizena=Sharratt|izenburua=Galileo : decisive innovator|argitaletxea=Cambridge, University Press|orrialdea=17|data=1996|url=https://www.worldcat.org/oclc/34886681|isbn=0-521-56219-8|pmc=34886681|sartze-data=2021-05-11}}</ref>. Geroago, 1610ean, Artizarraren faseak —heliozentrismoaren froga— eta Saturnorenak behatu zituen, planetaren eraztunak beste bi planeta zirela uste zuen arren<ref>{{Erreferentzia|izena=Fraser|abizena=Cain|izenburua=History of Saturn|hizkuntza=en-US|data=2008-07-03|url=https://www.universetoday.com/15390/history-of-saturn/|aldizkaria=Universe Today|sartze-data=2021-05-11}}</ref>. [[1612|1612an]], Neptuno behatu zuen eta bere mugimendua adierazi zuen, baina ez zuen planeta gisa identifikatu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Galileo's Sighting of Neptune|hizkuntza=en|url=https://www.scientificamerican.com/article/galileos-sighting-of-neptune/|aldizkaria=Scientific American|doi=10.1038/scientificamerican1280-74|sartze-data=2021-05-11}}</ref>.
 
Galileok eguzki orbanen inguruko azterketak egin zituen<ref>Vaquero, J. M.; Vázquez, M. (2010). The Sun Recorded Through History. Springer. Chapter 2, p. 77: "Drawing of the large sunspot seen by naked-eye by Galileo, and shown in the same way to everybody during the days 19, 20, and 21 August 1612"</ref>, Esne Bidea, eta izarren hainbat behaketa egin zituen, haien itxurazko neurria teleskopiorik gabe nola neur zitekeen ere aztertu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Albert|abizena=Van Helden|izenburua=Measuring the universe : cosmic dimensions from Aristarchus to Halley|argitaletxea=University of Chicago Press|orrialdea=75|data=1985|url=https://www.worldcat.org/oclc/699510397|isbn=978-0-226-84890-7|pmc=699510397|sartze-data=2021-05-11}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=A. F.|abizena=Chalmers|izenburua=What is this thing called science?|argitaletxea=University of Queensland|orrialdea=25|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/154627358|isbn=0-7022-3093-6|pmc=154627358|sartze-data=2021-05-11}}</ref>.
 
== Lanak ==