Nelson Mandela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
73. lerroa:
 
=== Espetxealdia ===
[[File:RobbenIslandSteinbruchA.JPG|thumb|Karea harrobia, Roben Islanden; Mandelak eta beste preso batzuek gogor lan egin behar izan zuten han]]
[[File:Robben Island fængslet Sektion B.jpg|thumb|Roben Island kartzela.]]
[[File:Physiological needs.jpg|thumb|Mandelaren ziega, 1964an han sartu zutenean bezala. Gaur egun, Gizateriaren Ondare gisa hartua da. Mandelaren ziegan puska gehiago jarri zuten 1973an, ohea barne.]]
Nelson Mandela [[Robben Uhartea|Robben uharte]]<nowiki/>ko kartzelan izan zuten 27 urtez. Kartzelan zen bitartean, bere izen onak gora egin zuen eta berehala Hegoafrikako lider beltzik esanguratsuena bezala hartzen hasi ziren. Uhartean, bortxazko lanak egin behar zituen taldeko kide izan zen. Presoak azalaren koloreagatik banantzen zituzten eta preso beltzei jateko anoa txikiagoa ematen zietela esaten da. [[Preso politiko]]<nowiki/>ak gainontzeko preso arruntetatik bereizita edukitzen zituzten eta pribilegio gutxiago zituzten. Mandelak azaldu izan du, D taldeko preso gisa (mailarik baxueneko presoak), bisita bat eta gutun bat bidaltzeko aukera zuela sei hilabetean behin. Gutunak, iristen zirenean, batzuetan oso atzeratuak izaten ziren, edota kartzelako zentsoreak ia irakurtezin bihurtuak.