Spencer Perceval: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Spencer Perceval''' (Londres, 1762ko azaroaren 1a - ''ibidem'', 1812ko maiatzaren 11) britainiar politikaria izan zen. Erresuma Batua|Erresuma Batuko...»
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
(Ez dago alderik)

09:34, 11 maiatza 2021ko berrikusketa

Spencer Perceval (Londres, 1762ko azaroaren 1a - ibidem, 1812ko maiatzaren 11) britainiar politikaria izan zen. Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen 1809tik 1812ra.

Zuzenbide ikasketak egin zituen Cambridgeko Unibertsitatean eta abokatu lanetan aritu zen. 1796an Parlamentuko kide hautatu zuten eta Pitt "Gaztea"-ren aldekoetako bat izan zen. Katolikoen emantzipazioaren eta parlamentuaren erreformaren aurka agertu zen, eta Napoleonen aurkako gerra eta esklabutzaren abolizioa babestu zituen.

Ibilbide azkarra izan zuen boterean: Abokatu nagusia eta Fiskal nagusia Ingalaterra eta Galeserako, Finantza ministroa eta Komunen Ganberako burua izan zen hurrenez hurren.

1809an bihurtu zen lehen ministro. Bere agintaldian krisi askori aurre egin behar izan zien: Walcherenen kanpainari buruzko ikerketa, Jurgi III.a erregearen eromena, depresio ekonomikoa eta ludditen istiluak. Krisi guzti hauek gainditzea lortu zuen. Iberiar Penintsulako Gerrarekin arrakastaz jarraitzea lortu zuen eta Printze Erregeordearen laguntza jaso zuen.

Parlamentuan hil zuten 1812ko maiatzaren 11n, gobernuaren aurkako merkatari batek.