«Mixel Berhokoirigoin»: berrikuspenen arteko aldeak

(→‎Biografia: argazkiak)
 
== Laboraria ==
[[Fitxategi:Mixel_Berhokoirigoin_ELB_sindikatua_1999_Argia_Alberto_Elosegi.jpg|ezkerrera|thumb|Berhokoirigoin laborariaLaboraria (1999)<ref name=":0" />]]
[[Gamarte]] jaioterriko Uhartia baserrian<ref>[http://www.berria.info/pareak_bai/azala.php?id=24 Etxaldearen izena] [[Berria]]n.</ref> [[esne]]-ekoizpenean aritu izan da 30 urte baino gehiago.
 
Uhartia etxaldearen lanak Iñaki bere semearekin konpartitzen zituen<ref>[http://gamarte-moskva.over-blog.com/ Iñaki semearen bidaia baten bloga].</ref>. Esnekiez gain [[kiwai]] edo "[[Siberia]]ko kiwien" landaketa<ref>[https://web.archive.org/web/20091005211930/http://www.idoki.org/pages.php?nom=accueil&langue=sk Uhartia] [[Idoki]]ren ekintzen egutegian.</ref><ref>[http://stelladelarhune.typepad.fr/stella_de_la_rhune_une_fi/2007/02/kiwai_idoki.html Kiwaia Uhartian] blog honetan.</ref> eta [[Donejakue bidea|Done Jakue bidearekin]] lotutako zerbitzu alternatiboak ere bultzatzen zituen<ref>[http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-06-02/046/001/esku_bat_bidean.htm Elkarrizketa]{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} [[Berria]]n.</ref>.
 
== Euskal Herriko Laborarien Batasunaren sortzailesortzaileetako bat (ELB) ==
[[Fitxategi:Mixel_Berhokoirigoin_2002_Berria.jpg|ezkerrera|thumb|Berhokoirigoin (2002)]]
Ipar Euskal Herriko laborari txikien aldeko lanean aspalditik konprometitu zen; [[Fédération nationale des syndicats d'exploitants agricoles|FDSEA]] sindikatu nagusi ofizialak zeraman ildoarekin ados ez zeuden beste laborari batzuekin batera [[1982]]an Euskal Herriko Laborarien Batasuna sortu zuten ([[Euskal Herriko Laborarien Batasuna|ELB]]). Harrezkero sindikatu berriarekin alde batetik nekazaritza-eredu oldarkorraren kontra borrokatu nahi zuten, [[garapen iraunkor]]raren alde jo eta bestetik [[Ipar Euskal Herria]] onartuko zuen arloko egitura bat sortzearen aldeko jarduna bultzatu dute.
[[Fitxategi:Argia_2000_topaketak_Sindikatuak_Elorrieta,_Diez,_Berhokoirigoin.jpg|ezkerrera|thumb|[[Eusko Langileen Alkartasuna|ELAko]] [[Jose Elorrieta|Elorrieta]] [[Langile Abertzaleen Batzordeak|LABeko]] [[Rafa Díez|Díez]] eta [[Euskal Herriko Laborarien Batasuna|ELBko]] '''Berhokoirigoin''' (2000)]]
 
Laborantza Ganberarako hauteskundeetan behin baino gehiagotan ELBko zerrendaburua izan zen eta hauteskunde deialdi bakoitzean boto kopurua handituz joan zen: [[2001]]ean estreinakoz Ipar Euskal Herriko lehen sindikatua bilakatu zen (1.936 boto, % 51,16; departamenduan % 24) FDSEAren aurretik (1.714, % 45,30). Botoa eman zutenak % 68 izan ziren Ipar Euskal Herrian eta % 53 [[Bearno]]n.
 
 
== Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea (EHLG) ==
[[Fitxategi:EHLG_2012_Mixel_Berhokoirigoin_Dani_Blanco.jpg|thumb|Euskal Herriko Laborantza Ganbaran (2012)<ref name=":0" />]]
[[2005]]ean sortu zenetik [[Euskal Herriko Laborantza Ganbera]]ko presidentea izanik, '''Berhokoirigoin''' izan da erakunde honen kontra frantses estatuak ([[departamendu]]ko [[prefet]]a urte berean jarritako kexuari segituz) bultzatu zuen salaketa judizialaren protagonista nagusia<ref>[http://www.kazeta.info/euskalherria/ehlg-elkartea-eta-lehendakaria-errugabetzat-jo-ditu-baionako-auzitegiak-arratsaldean Epaiketaren berri]{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} [[Kazeta.info]]n.</ref>.
 
 
=== Kontakizunak ===
[[Fitxategi:Mixel_Berhokoirigoin_2002_Berria.jpg|ezkerrera|thumb|Berhokoirigoin (2002)]]
Arlo literarioan ere idatzi zuen, esaterako ''Gaztain-xiloa'' kontakizun laburra [[Ibinagabeitia Proiektua|Ibinagabeitia Proiektuan]], [[Maiatz|Maiatz aldizkariak]] [[Maiatz|argitaratua]].<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ibinagabeitia Proiektua / Maiatz 6. Garazi (1984-apirila)|url=https://andima.armiarma.eus/maia/maia0620.htm|aldizkaria=andima.armiarma.eus|sartze-data=2021-05-09}}</ref>
{{Esaera2|«Gaztain-xiloa» izena duzu... Garazi, Baigorry edo Xuberoko baserri ttipixka bat zinen... Zinela diot, ezen orain, ez baizira. Ez zira gehiago deus... Izaite ekonomikorik ez duzunaz geroz, EZ ZIRA!.... eta kitto!
 
=== Hitzaldiak ===
[[Fitxategi:Mixel Berhokoirigoin Baionan 2010-12-11.jpg|thumb|Baionan (2010)]]
Laborantzaz, ekologiaz, soziologiaz, eta gizarte mugimenduez hainbat hitzaldi eman ditu, besteak beste hauek Udako Euskal Unibertsitatean:<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mixel Berhokoirigoin (1952-2021) :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea|url=https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/mixel-berhokoirigoin?mota=conference&page=1|aldizkaria=www.inguma.eus|sartze-data=2021-05-09}}</ref><ref>Kasurako [https://web.archive.org/web/20090103060511/http://www.kafeantzokia.com/eus/artxiboak/2009_01.html Bilboko Kafe Antzokian emandakoa].</ref>
 
 
== Bakegileak eta 2017ko armagabetzea ==
[[Fitxategi:Mixel_Berhokoirigoin_2017_Bakegileak.jpg|thumb|Mixel Berhokoirigoin, Bakegilea]]
[[Bakegileak]] (edo [[Bakearen artisauak]]) [[Ipar Euskal Herri|Ipar Euskal Herriko]] gizarte zibileko ekintzailez eta sindikalistaz osatutako talde bat da, [[2017|2017an]] [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]<nowiki/>ren armagabetzea lortzearren aurreko urtetik hasita bitartekaritza lanak egin zituena, [[Espainiako Gobernua|Espainiako]] eta [[Frantziako Gobernua|Frantziako]] Gobernuen jarreraren aurrean. Kideak oso ezagunak ziren Ipar Euskal Herrian, bakearen aldeko mugimenduetan parte hartzen baitzuten, eta ez zuten ETArekin eta Gobernu horiekin inolako loturarik. [[Mixel Berhokoirigoin]]-ekin batera beste hauek izan ziren hasierako erreferentziazko pertsonak:<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|urtea=2017-03-24|izenburua=Bakearen artisauak: Frederique Espagnac, Mixel Berhokoirigoin eta Maite Irazoki {{!}} berria TB ataleko azken bideoak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/berria%20tb|aldizkaria=www.berria.eus|sartze-data=2021-05-09}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|urtea=2018-12-20|izenburua=Jean Noel Etxeberri eta Mixel Berhokoirigoin Martin Ugalde Foroan {{!}} berria TB ataleko azken bideoak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/berria%20tb|aldizkaria=www.berria.eus|sartze-data=2021-05-09}}</ref>
 
 
EHLGk hamar urte bete zituenean utzi zuen Berhokoirigoinek presidentetza. 2015eko hondarra zen, eta ordurako Euskal Herrian gatazkaren konponbide prozesuan aldaketa sakonak gertatzen ari ziren. ETAren desegitea trabatuta zegoen, eta haren armategiaren zati bat desegiteko ekintza herritar bat eratu zen: Luhusoko taldea.
[[Fitxategi:Berhokoirigoin-2017_dani-blanco.jpg|thumb|(2017)]]
 
Harremanetan jarri ziren ETArekin, eta beren burua eskaini armagabetze prozesua aurrera eramateko. Hartu eman horien ondorioz, ETAk “jendarte zibilaren esku” utzi zuen armagabetzea. Luhuso herrian ETAren armak suntsitzeko prestatu zuten tailerra. Baina, 2016ko abenduaren 16an, Poliziak atxilotu zituen. Aske utzi zituzten aurki, eta ''Bakearen artisau'' izendatu zituzten atxilotuak orduan, jendartean babes handia lortuta.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berriatb|urtea=2018-12-20|izenburua=Luhusoko ekintzaileak elkarrekin, polizia operaziotik bi urtera|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.youtube.com/watch?v=gI0TmeQHmpc|sartze-data=2021-05-09}}</ref> Atxilotu eta berehala, elkartasun mezuek ez zuten etenik izan, eta asko ziren Frantziako eta Espainiako gobernuek emandako hasierako bertsioa gezurtatu zutenak. Izan ere, ETAren aurkako kolpe gisa aurkeztu zuten polizia-operazioa bi herrialde horietako Barne Ministerioek eta zenbait kazetak. Baina bost atxilotuek utzitako frogek beste panorama bat azalarazi zuten; atxilotuek, gizarte zibileko kide gisa, atxiloketak gertatu baino lehenago prest agertuak baitziren idatziz ETAren armagabetze prozesua aurrera eramaten laguntzeko. NEB [[Nazioarteko Egiaztatze Batzordea]]<nowiki/>k gainbegiratu behar zuen prozesua, eta armak suntsitzen zituztela berretsi. Horren erakusle zen atxilotuetako hiruren eta ETAren arteko korrespondentzia. Gutun horietan irakur zitekeen ETAren armagabetzeko borondatea, eta Luhusoko operazioan atxilotuena, bide horretan laguntzeko. Izan ere burutzen ari ziren ekintzak haien atxiloketa ekar zezakeelakoan prest utziak zituzten zenbat dokumentu, poliziak esku hartuz gero argitaratuak izan zitezen. Baionan 4000 lagun inguru elkartu ziren operazio poliziala salatzeko eta «bakegileei» (izen hori hasi zen erabiltzen egun haietan) elkartasuna adierazteko. Akitania eskualdeko osoko bilkuran, berriz, zazpi hautetsik atxilotuen aldeko ohar bat irakurri zuten, eta Alain Rousset Akitaniako Kontseiluko presidenteak ere bat egin zuen. Eta ardura hartu zuen deklarazio ofizial hori Frantziako lehen ministroari eta Justizia ministroari igortzeko. Andde Sainte-Marie, Mathieu Berge, Alice Leiziaguezahar, Emilie Dutoya, Michel Veunac, Frederic Espagnac eta Sandrine Dervillek izan ziren adierazpenaren zazpi sinatzaileak.
[[Fitxategi:Armagabetzea_prentsaurrekoa_Argia001(2).jpg|thumb|350x350px|2017ko apirilaren 8an goizeko bileraren berri emateko prentsaurrekoa (irudiaren iturria: ''Argia'', Dani Blanco).]]
14.039

edits