Nafarroako Kirolaren Institutua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{erakunde infotaula}} '''Nafarroako Kirolaren Institutua''' ({{lang-es|Instituto Navarro del Deporte}}) Nafarroako Foru Erkidegoan, Nafarroa Garaian, kirolaren gestioa eramaten...»
 
No edit summary
5. lerroa:
Institutuaren egoitza Aizagerria plazan, 1ean dago, Iruñean.
 
== Eskumenak ==
Institutuaren webgunean erakundeak dituen eskumenak horrela daude jasota:
"*Nafarroako kirol erakundeen Erregistroa kudeatzea.
*Baimena ematea Nafarroako kirol federazioak eratu eta haien estatutu eta erregelamenduak onets daitezen.
*Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean dauden kirol modalitateei eta espezialitateei aitormena ematea.
*Begiratzea kirolaren arloko arauek ezartzen dituzten baldintzak bete daitezen elkarteei eta beste erakundeei aitormena eman ahal izateko, foru lege honek agintzen duenari begira.
*Eginkizun publikoak betetzen ari direnean Nafarroako kirol federazioak koordinatu eta begiratzea eta, hala behartzen bada, Nafarroako beste kirol erakunde batzuk ere bai haien jarduera pribatua ezertan eragotzi gabe.
*Nafarroako lehiaketa ofizialen antolamendua arautu, sailkatu eta gainbegiratzea.
*Nahitaezko eskolaren adinekoen Nafarroako kirol lehiaketa ofizialak antolatzea eta antolatzeko baimena ematea.
*Foru Komunitateko unibertsitateen arteko kirol jarduerak sustatu eta koordinatzea.
*Nafarroako kirol federazioen bidez eta hala bide denean Nafarroako beste kirol erakundeen bidez, Nafarroako selekzioak osatzen dituzten kirolariak izendatzea.
*Nafarroako lehiaketa ofizialen eta Nafarroako selekzioen sinbolo eta ikur bereizgarriak onestea.
*Nafarroako goi mailako kirolariak kalifikatzea.
*Nafarroako goi mailako kirola gainbegiratu eta begiratzea, foru lege honek agintzen duenari begira.
*Kirolaren arloko dopajea galarazi eta kontrolatzea, kirol federazioak, Estatuko Administrazioa eta hala bide denean beste erakunde publiko eta pribatuak lagun.
*Ohiz gainekotzat jotako jendaurreko ikuskizun eta jarduerentzako baimena ematea.
*Kirol gaietako ikerketa zientifikoa eta kirolarien kontrol medikoa eta osasun kondizioen hobekuntza bultzatzea.
*Kirola laguntzak eta dirulaguntzak emanaz sustatzea.
*Kirol jarduerak interes sozialekotzat deklaratzea tokatzen diren zerga kenkariei begira.
*Esleitu zaizkien kirol instalazio eta zentroak antolatu eta kudeatzea, eta bai haietan egiten diren inbertsioak ere.
*Kirol instalazioetarako plan zuzentzaileak idatzi eta kudeatzea.
*Nafarroako kirol instalazioen errolda kudeatzea.
*Kirol gaietako zehapen eta diziplina ahalmena erabiltzea, foru lege honetan eta haren garabideko xedapenekin bat.
*Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen kideak izendatzea.
*Foru lege honetako hirugarren artikuluan jasotzen diren helburuak iristen eta gauzatzen laguntzen duten berariazko programak onetsi eta betearaztea.
*Foru lege honek eta haren garabideko xedapenek egozten dizkioten beste guztiak."<ref>https://www.deportenavarra.es/eu/nor-garen-1</ref>
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}