Txikipedia:Ehiztari-biltzaileak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «= Ehiztari-biltzaileak = “Ehiztari-biltzaile” terminoak gizaki talde batzuek janaria lortzeko modu bat adierazten du. Gaur egun, oso gizaki gutxi bizi dira ehizatik eta bilke...»
(Ez dago alderik)

14:10, 9 maiatza 2021ko berrikusketa

Ehiztari-biltzaileak

“Ehiztari-biltzaile” terminoak gizaki talde batzuek janaria lortzeko modu bat adierazten du. Gaur egun, oso gizaki gutxi bizi dira ehizatik eta bilketatik, seguruenik Amazoniako tribu batzuk baino ez. Horregatik, terminoa gizaki primitiboen bizimoduari erreferentzia egiteko erabiltzen da orokorrean.

Batez ere historiaurrean, gizaki talde askok ehizatzen edota arrantzatzen zituzten animaliei eta landare mota desberdinetatik biltzen zituzten fruta eta haziei esker biziraun zuten. Eskuratu zitzaketen jaki bakarrak ziren, ez baitzuten lurra lantzen. Arrazoi hori zela eta, ehiztari-biltzaileak etengabe mugitzen ziren toki batetik bestera janari bila; hortaz, nomadak ziren.

Lehen gizakiak Afrikatik irten eta mundu osora zabaldu zirenean, fruta eta fruitu lehor jangarriak bilatzen zituzten. Haziak eta sustraiak biltzen zituzten, eta arrantzale apartak bihurtu ziren. Arrantza lantza, arku, gezi, sare eta amuekin egiten zen. Denborarekin, gizaki batzuek kanoak eta txalupak eraiki zituzten ur sakonagoetan barneratzeko eta arrain handiagoak harrapatzeko.

Ehiztari trebeak ere bihurtu ziren. Batez ere taldean ibiltzen ziren animaliak segitzen zituzten, adibidez oreinak edo mamut iletsuak, besteak beste. Arkuak eta harrizko puntadun geziak, lantzak, labanak eta aizkorak zituzten, eta tranpak eta zuloak erabiltzen zituzten animaliak harrapatzeko. Denborarekin, lehen gizakiek haragia ketzen eta kontserbatzen ikasi zuten, negu luze eta hotzetarako. Udan, aldiz, animali-taldeak jarraitzen eta ehizatzen zituzten, eta neguan kanpamentuetara itzultzen ziren.

Gizakiak luze jo zuen toki batean finkatu eta bertan landatzen eta uzta biltzen hasi zen arte. Milioika urtez, gizakia ehiztari eta biltzaile izan zen.