Txikipedia:Eoraptor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «= Eoraptor = Baliteke Eoraptora existitu diren lehenengo dinosauroetako bat izatea. Haren izenak “egunsentiko lapurra”, “arpilatzaile goiztiarra” edota “egunsetiko harr...»
(Ez dago alderik)

14:05, 9 maiatza 2021ko berrikusketa

Eoraptor

Baliteke Eoraptora existitu diren lehenengo dinosauroetako bat izatea. Haren izenak “egunsentiko lapurra”, “arpilatzaile goiztiarra” edota “egunsetiko harraparia” esan nahi du.

Eoraptora duela 231-233 milioi urte bizi izan zen. Bere fosilak, edo aztarnak, Argentinan aurkitu dira, Hego Amerikan. Dinosauro mota hau kostaldeko lautada baxu batean bizi zen, ibai, laku eta euri askorekin.

Nolakoa zen?

Eoraptora beranduago agertu ziren dinosauro gehienak baino nahiko txikiagoa zen. Metro bat luze zen gutxi gorabehera, eta 10 kilo pisatzen zituen. Eoraptora zutik eta atzeko bi hanken gainean ibiltzen zen. Beso laburrak zituen, eta bakoitzaren muturrean atzapardun hiru hatz luze. Hortz zorrotz desberdinak zituen: goiko hortzak zerra baten antzekoak ziren, eta baita kurbatuak ere, beste dinosauro haragijaleenak bezala. Beheko hortzak, ordea, dinosauro belarjaleen antzekoak ziren.

Portaera

Zientzialariek, hasieran, Eoraptora dinosauro belarjale txiki eta ugaztun itxurako narrasti ugariez elikatzen zela pentsatu zuten. Haiek ere pentsatu zuten Eoraptora, beste dinosauro haragijaleak bezala, sarraskijalea zela, hau da, animalia hilez elikatzen zela. Gaur egun, zientzialari batzuek pentsatzen dute Eoraptora belarjalea izan zela. Hala ere, batzuek susmoa dute Eoraptorak haragia eta belarra jaten zuela, eta gero guztiz belarjale bihurtu zuen denborarekin.