Santo Domingo de la Calzada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
34. lerroa:
 
=== Aro modernoa ===
[[Fitxategi:Santo Domingo de la Calzada - Plaza de España.jpg|250px|thumb|XVIII. mendeko plaza nagusia. Aurrean udaletxea eta eskuinean korregidorearen etxea (gartzela ere izan zena) daude.]]
XVI. mendean, hiria garatu zen 3.000 biztale lortu arte. [[Errebal]] berriak agertu ziren, hala nola, San Roke (Pinar kaleko ekialdeko atearen ondoan) eta San Frantzisko, izen bereko komentuaren ondokoa.
 
1672. urtean argitaratu zen ''Parte del Atlas Mayor o Geographia Blaviana Que contiene las Cartas y Descripciones de Españas'' liburuan Santo Domingo de la Calzadaren deskribapena egiten da: 600 biztanle zituen eta ogi, ardo, fruita ugari eta baita abereak, hegazti etxekotuak eta arrantza ere. Parrokia bat, fraideen komentu bat, monjen beste bat, ospitaea eta katedrala ere aipatzen dira.
 
XVII. mendean, hiriak, Espainian moduan, krisialdia jasan ondoren, XVIII.ean mendean hirigintza-loraldia izan zuen: Plaza Nagusia eraberritu zen, udaletxea eta korregidore-etxea barne; Espolón eta La Carrera izeneko pasealekuak eraiki ziren. Dorre exentua gartzelaren orubean altxatu zen, azken hau korrejidore-etxera aldatuz.
 
XIX. mendean, Logroño probintzia sortu zenean, Santo Domingo eskualdeko burua eta barruti judiziala bilakatu zen eta Errioxa Garaiko hiri garrantzitsuenetariko bat ere. Mendearen amaieran, 4.000 biztanle izan zituen eta zonaldeko zerbitzu-gune bilakatu zen<ref name=":1" />.