«Santo Domingo de la Calzada»: berrikuspenen arteko aldeak

== Kultura ==
 
=== Oiloaren eta oilarraren kondaira ===
[[Fitxategi:Santo Domingo de la Calzada - Catedral, gallinero 2.jpg|250px|thumb|Katedraleko oiloa eta oilarra.]]
XIV. mendean sortu zen kondaira bat da. Alemaniatik Donejakue bidean zehar bazetozen gurasoak eta Hugonell semea. Santo Domingora iristean ostatuko neskamea mutilaz maitemindu zen. Hugonellek ez zuen berarekin harremanik izan eta honek mendekuz zilarrezko kopa bat lapurtu eta poltsan sartu zion. Hugonell salatu zuen ondoren eta hau urkamendira eraman zuten. Gurasoek alde guztietan erregutu arren ez zuten askapenik lortu eta Santo Domingori errezu egin zioten.
 
Urkatu ondoren hildako semea agurtzera joan zirenean bizirik zegoela ikusi zuten, santuak piztu zuen. Korregidorearengana joan ziren berri ona ematera eta honek ez zien sinetsi. Bazkaltzen ari zen une horretan eta horrela esan zien: "zuen semea jaten hari naizen [[oilo]] eta [[oilar]] hauek bezain bizirik dago". Une horretan plateretik salto egin eta oilarra kukurrukuka eta oiloa kakaraka hasi ziren<ref>{{erreferentzia|abizena=Carandell, Luis|urtea=1991|izenburua=El Camino de Santiago|argitaletxea=Barcelona y Madrid: Lunwerg.|ISBN=84-7782-147-X}}</ref>.
 
Kondaira haren omenez Santo Domingoko katedralean oilar eta oilo bizi bana daude elizako txoko batean.
74.122

edits