Maiatzaren Plazako Amak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: eo:Patrinoj de Plaza de Mayo
t Robot: Cambios triviales
5. lerroa:
[[1976]] eta [[1983]] bitartean [[Jorge Videla]]ren diktadura militarrak eragindako pertsona "desagertuen" amek osatzen dute, eta izena [[Buenos Aires]]ko [[Maiatzaren Plaza]]tik hartu dute. Hain zuzen ere, enparantza hura euren agerpen eta protesta publikoaren leku ezaguna da.
 
== Sortzaileak ==
Elkartearen sortzaile eta lehenengo kideak hamalau emakume hauek izan ziren: [[Azucena Villaflor]] de De Vincenti, Berta Braverman, Haydée García Buelas, María Adela Gard de Antokoletz, Julia Gard, María Mercedes Gard, Cándida Gard, Delicia González, Pepa Noia, Mirta Baravalle, Kety Neuhaus, Raquel Arcushin eta Sra. De Caimi.
 
[[1977]]ko [[apirilaren 30]]ean hasi ziren kontzentratzen [[Casa Rosada]] presidente-jauregiaren aurrean, justizia eskatuz.
 
== Gerra zikinaren urteak ==
[[1976]] eta [[1983]] arteko garai ilunari "Gerra zikina" deitu izan zaio. Zazpi haietan guztietan 9.000-30.000 pertsona desagertu ziren, militarrek horietako milaka torturatu eta erail egin zituztela suposatutzat hartuz.
 
== Sariak ==
*[[1992]]an "Pentsamendu Askatasunerako [[Sakharov Saria]]".
*[[1999]]an [[NBE]]ren "Bakerako Hezkuntzaren Saria".
*[[2003]] NBEren "Giza Eskubideen Saria".
 
== Kanpo loturak ==
*{{es}}[http://www.madres.org/ "Madres de Plaza de Mayo"]