Lehen Berberiar Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
40. lerroa:
[[Pirata berbere|Kortsario berbereak]] eta Aljer Afrikako iparraldeko probintzia otomandarretako, Tunisiako, Tripoliko eta Marokoko sultanerri independenteko tripulazioak, [[Alauiak|Alaui]] dinastiaren azpian, [[Mediterraneo]]aren osoan izua zabaltzen zuten. Merkataritza ontzien harrapaketak eta esklabizazioak edo euren tripulatzaileen erreskate kobraketak, nazio hauetako gobernari [[musulman]]ei aberastasuna eta itsas boterea eman zieten. [[Ordena Trinitarioa]]k, Frantzian sortua (''Mathurintar''ren ordena bezala ere ezagutzen zen), mendeetan zehar, Mediterraneoko piraten presoak arindu eta erreskatatzeko dirua biltzeko eta ordaintzeko misio bereziarekin jardun zuen, eta gauza bera egiten zuen [[Mertzedariar Ordena]]k ere. [[Robert Davis]]en arabera, 1 eta 1,25 milioi europar artean harrapatu zituzten pirata berberiskoek eta esklabo bezala saldu XVI. eta XIX. mendeen artean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Christian Slaves, Muslim Masters|url=https://www.goodreads.com/work/best_book/623971-christian-slaves-muslim-masters-white-slavery-in-the-mediterranean-th|aldizkaria=www.goodreads.com|sartze-data=2021-05-07}}</ref>.
 
Kortsario berberiskoek Ameriketako Estatu Batuetako merkataritza-ontzidiaren aurkako erasoak zuzendu zituzten, harrapatutako marinelen erreskatea eta, azken buruan, Estatu Batuen zerga estortsionatzeko asmoz eraso gehiago saihestu zitzaten, [[Europa]]ko estatu ezberdinekin egin zuten bezala<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Martha Elena.|abizena=Rojas|izenburua="Insults Unpunished": Barbary Captives, American Slaves, and the Negotiation of Liberty|orrialdeak=159–186|data=2003|url=http://dx.doi.org/10.1353/eam.2007.0061|aldizkaria=Early American Studies: An Interdisciplinary Journal|alea=2|zenbakia=1|issn=1559-0895|doi=10.1353/eam.2007.0061|sartze-data=2021-05-07}}</ref>. [[Parisko Ituna (1783)|Parisko Itunaren]] aurretik, [[Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena|Ameriketako Estatu Batuen independentzia]] formalizatu zuena, Estatu Batuak [[Frantzia]]k babestu zituen urte iraultzaileetan [[Aliantza Ituna (1778)|Aliantza Itunaren]] (1778-1783) pean. Itunak estatu berbereak bere izenarekin aipatzen ez dituen arren, Estatu Batuen eta Frantziaren etsai komunei erreferentzia egiten die. Hala, Estatu Batuetako garraioaren aurkako [[pirateria]] [[Amerikako Iraultza|Ameriketako Estatu Batuetako Iraultza]] amaitu ondoren hasi zen gertatzen, Estatu Batuetako gobernuak Aliantza Itunaren ondorioz babesa galdu zuenean.
 
=== Lehen saiakera diplomatikoak ===
49. lerroa:
1795ean, Aljeria akordio batera iritsi zen, eta, horren ondorioz, atxikitako 115 marinel estatubatuar askatu zituzten, milioi bat dolarren truke. Dirutza hori AEBen aurrekontu osoaren seiren bat zen, gutxi gorabehera. Estatu Batuek eta Europako estatuei zerga gisa eskatu zioten pirateria saihesteko. Zerga eskari etengabeak, azkenean, Estatu Batuetako Itsas Departamentua eratzea ekarri zuen, 1798an sortua, AEBetako itsasontziei eraso gehiago ez egiteko eta Berberiako estatuen gehiegizko zerga eskaerei amaiera emateko.
 
Harrapatutako marinelen gutun eta lekukotza batzuek, euren gatibualdia, esklabotza mota bat bezala deskribatzen dute. Hala ere, presoak aberastu eta esklabo estatusa baino handiagoa lor zezaketen. [[James Leander Cathcart]] bezala, esklabo kristau batek Aljerian lor zezakeen mailarik gorenera igo zena, beyaren (gobernadorearen) aholkulari bihurtuz. Hala ere, gatibu gehienak Berberiako piraten zerbitzura lan behartuak egitera behartuak izan ziren, gaixotzea zekarren muturreko baldintzetan<ref name=":0" />.
 
1786ko martxoan, Thomas Jefferson eta [[John Adams]] [[Londres]]era joan ziren [[Sidi Haji Abdrahaman]] enbaxadorearekin (edo Sidi Haji Abdul Rahman Adja) negoziatzeko. "Minik eman ez zieten nazioei gerra egiteko arrazoiari buruz" galdetu zutenean, enbaxadoreak erantzun zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=United States Department of|abizena=State|izenburua=The Diplomatic Correspondence of the United States of America|argitaletxea=Blair & Rives|hizkuntza=en|data=1837|url=https://books.google.com/books?id=od6PAAAAMAAJ|sartze-data=2021-05-07}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Priscilla H.|abizena=Roberts|izenburua=Thomas Barclay (1728-1793) : consul in France, diplomat in Barbary|argitaletxea=Lehigh University Press|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/226304726|isbn=0-934223-98-X|pmc=226304726|sartze-data=2021-05-07}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Frederick C.|abizena=Leiner|izenburua=The end of Barbary terror : America's 1815 war against the pirates of North Africa|argitaletxea=Oxford University Press|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/71825755|isbn=1-4294-0412-4|pmc=71825755|sartze-data=2021-05-07}}</ref>: