Poliedro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 150.241.162.243 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aosbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
 
4. lerroa:
[[Fitxategi:POV-Ray-Dodecahedron.svg|eskuinera|thumb|169px|'''Poliedro''' bat: [[dodekaedro]]a.]]
 
[[Geometria]]n, '''poliedroa''' hiru [[dimentsio]]ko gorputz bat da, [[espazio]]an ebakitzen diren hainbat [[plano]]k mugatutakoa. Bolumen finitoa eta [[Aurpegi (geometria)|aurpegi]] lauak dituzten objektu hiru-dimentsionalak dira.
pedro
Poliedro hitzak grekeratik dator: ''poli'' asko eta ''edro'' aurpegia.
 
Poliedroak hiru dimentsioko objektuak diren arren, pareko objektuak daude beste dimentsio kopuruetan: bi dimentsiotan, [[poligono]]ak, eta lau dimentsiotan, [[polikoro]]ak. Poligonoak, poliedroak eta polikoroak [[politopo]]ak dira. Poliedroak beraz, hiru dimentsioko politopoak dira.
 
== Poliedroen elementuak ==
 
* [[Aurpegi (geometria)|Aurpegiak]]: Poliedroko [[plano]]en ebaketak sortutako [[poligono]] bakoitza poliedroaren ''aurpegi'' bat da.
* [[Ertz (geometria)|Ertzak]]: Bi aurpegik duten [[zuzenki|segmentu]] berberari ''ertz'' deritzo.
* [[Erpin (geometria)|Erpinak]]: Hiru ertz edo gehiago bat egiten duten puntu bakoitza ''erpin'' bat da.
* [[Diagonal (geometria)|Diagonalak]]: Bi ertz ez jarraituak lotzen dituen segmentua ''diagonala'' da.
 
== Poliedroen izendapena ==
Poliedroak aurpegi kopuruaren arabera izendatzen ditugu, eta izenak [[antzinako greziera]]n oinarritzen dira, Adibidez: [[tetraedro]]a (4 aurpegi), [[pentaedro]]a (5 aurpegi), [[hexaedro]]a (6), [[heptaedro]]a (7), [[oktaedro]]a (8), [[eneaedro]]a (9), [[dekaedro]]a (10), [[dodekaedro]]a (12), [[tetradekaedro]]a (14), [[oktodekaedro]]a (18)... [[ikosaedro]]a (20) —-ikosa 20 da antzinako grezieraz—-, eta abar.
 
Maiz, poliedroak aurpegi motaren arabera izendatzen dira. Aurpegi guztiak berdinak badira '''poliedro erregularra''' deitzen da. Esate baterako, [[Dodekaedro|dodekaedro erregularra]] edo dodekaedro pentagonala, [[dodekaedro erronbiko]]a ez bezala.
 
Beste batzuetan, berriz, izenak poliedro sinpleago batean egindako eraiketaren bat adierazte du. Adibidez, [[kubo moztu]]a, izkinak moztuta dituen hexaedro (kubo) baten antza duena.
 
== Poliedroak sailkatzeko irizpideak ==
Poliedroak modu askotan sailka daitezke haien ezaugarrien arabera, honela:
 
* [[Poliedro ganbil|Ganbilak]], [[kubo]] edo [[tetraedro]]a bezala, poliedroaren barneko edozein bi puntu lotzen dituen zuzenkia poliedroaren barnean geratzen denean (mota honetakoak dira gehien erabili eta aztertzen diren poliedroak). Ostera, zuzenki hori poliedrotik kanpora ateratzen bada, poliedroa [[Poliedro ahur|ahurra]] dela esaten da, [[poliedro toroidal]]ak eta [[Karimen solido|karim-en solidoak]], esaterako.
* [[Poliedro erregular]]rak, aurpegi guztietan poligono erregular bera dutenean, erpin guztietan elkartzen diren aurpegien kopurua berdina izanik. Bost poliedro-mota erregular besterik ez dago (denak ganbilak), [[solido platoniko]] izena jasotzen dutenak.
* [[Poliedro erdierregular]]rak, aurpegi guztiak poligono erregularrak direnean (baina ez nahitaez poligono bera) eta erpin guztiak berdinak direnean, hau da, erpin bakoitzean elkartzen diren aurpegien kopurua, mota eta ordena berdina denean.
* [[Aurpegi erregularreko poliedro]]ak, poliedroko aurpegi guztiak [[poligono erregular]]ak direnean.
* [[Aurpegi berdineko poliedro]]ak, poliedroko aurpegi guztiak berdinak direnean.
 
Taldeak ez dira baztertzaileak; hau da, poliedro bat talde batzuetan egon daiteke.
 
== Poliedro motak ==