Lynn Nottage: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Lynn Nottage (1964ko azaroaren 2an jaioa) antzerkigile estatubatuarra da eta bere lana askotan baztertutako pertsonen bizitza jorratzen du. Antzerkigintzako irakaslea da Columbia...»
(Ez dago alderik)

09:37, 7 maiatza 2021ko berrikusketa

Lynn Nottage (1964ko azaroaren 2an jaioa) antzerkigile estatubatuarra da eta bere lana askotan baztertutako pertsonen bizitza jorratzen du. Antzerkigintzako irakaslea da Columbia Unibertsitatean. Bera izan zen Pulitzer Saria Antzerkian bi aldiz irabazi zuen lehen emakumea (eta bakarra izaten jarraitzen du); lehena 2009an Lur jota-rentzat ( Ruined), eta bigarrena 2017an Izerdia-rentzat (Sweat). Nottage Time aldizkariko 100 pertsona garrantzitsuenen artean sartu zuten 2019an.

1-Biografia Lynn Nottage Brooklyn-en (New York) jaio zen. Bere ama Ruby Nottage ikastetxe bateko irakaslea eta zuzendaria zen, eta aita Wallace haur psikologoa. Saint Ann's School-era joan zen oinarrizko hezkuntzarako, eta Fiorello H. LaGuardia High School-en graduatu zen. Batxilergoan zegoela, bere lehen obra luzea idatzi zuen, Veronako alde ilunena (The Darker Side of Verona), hegoaldean barrena bidaiatzen ari zen afro-amerikar Shakespeare konpainia bati buruz. Brown Unibertsitatean eta Yale School of Drama-n ikasi zuen. Graduatu ondoren, Nottagek Amnesty Internationalen prentsa bulegoan lan egin zuen lau urtez. Azkenaldian, Nottagek Juilliard eta Albright College-ren ohorezko tituluak jaso zituen. Nottage Tony Gerber zinemagilearekin ezkonduta dago, eta harekin bi seme ditu, Ruby Aiyo eta Melkamu Gerber.

2- Ibilbidea Nottage-ren antzezlanak askotan ekoiztu dira Estatu Batuetan eta mundu osoan zehar. 2.1- Antzezlanak 2.1.1- Barruko arropa Bere antzezlanik ezagunenetako bat Barruko arropa (Intimate Apparel) da. New Yorken 1905ean, Esther jostun beltza emakumezkoentzako pentsio batean bizi da, eta barruko arropak josten ditu bezero zuri aberatsentzat zein prostitutentzat. Banan-banan, pentsioko beste kideak ezkondu eta alde egiten dute, baina Esther geratzen da, bakarrik eta senar baten eta etorkizunaren irrikan. Bere asmoa gizon egokia aurkitzea da, eta aurreztutako dirua edertasun-areto bat irekitzeko erabiltzea, non emakume beltzak bikain tratatuko lituzte, gaur egun emakume zuriak tratatzen dituen bezala. Baltimoreko Center Stage-n enkargatu eta ekoiztu zuen, 2003ko otsailean estreinatuz. Roundabout Theatre Company konpainiak Off-Broadway-n produkzioa 2004an ekoiztu zuen, Viola Davis protagonista zela, eta kritikaren ospea jaso zuen. 2004ko AUDELCO Viv Saria Antzerkigintzan jaso zuen, eta halaber AUDELCO-k (Audience Development Committee) antzerki beltzaren bikaintasuna aitortu eta ohoratu zuen. Orduz geroztik Barruko arropa MET / Lincoln Centerrek opera batera egokitzeko enkargatu zuen, Ricky Ian Gordonek konposatuz. 2004az geroztik, Barruko arropa Amerikan gehien ekoiztutako antzezlanetako bat bilakatu da. 2.1.2- Lur jota Lur jota (Ruined) antzezlanak gerra zibiletik bizirik atera ziren Kongoko emakumeen egoera dramatizatzen du. Kongoko Errepublika Demokratikoko meatzari herri txiki batean kokatuta, Lur jota-ak Mama Nadi negozio emakume azkarra jarraitzen du, aterpetzen dituen emakumeengandik babesa eta onurak lortzen dituena. 2007an estreinatu zen Goodman Theatre-ko (Chicago) New Stages Series sailean, eta 2009ko otsailean Off-Broadwayra eraman zuten, Manhattan Theatre Club-era. Lur jota-i 2009an Pulitzer Saria Antzerkian eman zioten. Era berean Lur jota-k 2009ko AUDELCO Viv saria jaso zuen urteko produkzio dramatiko onenagatik. 2009ko maiatzean, Nottagek Washingtonen egindako harrera publikoan hitz egin zuen, Estatu Batuetako Senatuko Atzerri Harremanetarako azpibatzordearen ondoren, "Gatazka zonaldeetako emakumeen bortxaketei eta aurkako indarkeriari aurre eginaz", Errepublika Demokratikoko Kongoko eta Sudao kasuekin egindako azterketan oinarritua. 2009ko urrian, Nottagek Nazio Batuetan hitz egin zuen KONGO / EMAKUMEAK, gerrako argazkiak, Kongoko Errepublika Demokratikoa erakusketaren barnean. 2.1.3- Bide batez, ezagutu Vera Stark Bide batez, ezagutu Vera Stark (By the Way, Meet Vera Stark), Vera Stark neskame eta aktore hasiberri afroamerikar gogorraren bizitzaren zeharreko hirurogeita hamar urteko bidaia da: Bere nagusiak, Hollywoodeko izar zuri bat denak, Veraren karreran sartu nahi du etsi-etsian, bien harremana nahastuz. Emakume biek Hegoaldeko epika berean rolak lortzen dituztenean, kameraren atzean dagoen istorioak ondare harrigarri eta polemikoa uzten dio Verari. Off-Broadway-n estreinatu zen Second Stage Antzokian 2011ko maiatzean, Jo Bonneyren zuzendaritzapean. Antzezlana "Hollywoodeko arraza estereotipoei buruzko begirada dibertigarria eta irreberentea da". 2012ko Drama Desk Sarietarako izendatu zuten. 2.1.4- Izerdia Izerdiak (Sweat) Antzezlana Reading-en (Pensilvania) kokatuta dago, altzairuzko lantegi bateko tailerrean elkarrekin lanean ari ziren bitartean tragoak, sekretuak eta barreak partekatzen bizitza eman duten lagun talde baten istorioa kontatzen du. Baina kaleratzeak eta piketeak beraien arteko konfiantza ahultzen dutenean, lagunak elkarren aurka borroka bihotz-urratzaile batean hasten dira, ur gainean irauteko. Oregon Shakespeare Festival eta Arena Stage-ren enkargua jaso zuen, eta ondorioz Sweat antzezlana idatzi zuen.Ashland-eko (Oregon) jaialdian aurkeztu zuten 2015eko uztailetik urria arte, Kate Whoriskey-k zuzenduta. Nottagek 2015-16an Susan Smith Blackburn saria irabazi zuen antzezlan honekin, eta Off-Broadway-n estreinatu zuen 2016ko urrian, Obie saria jasoz. Sweat Broadwayko Studio 54n etreinatuzen 2017ko martxoan eta horrek markatzen du Nottage-ren Broadwayko debuta. 2016ko Edward M. Kennedy sariaren finalista izan zen, eta 2017ko Pulitzer Saria Antzerkian irabazi zuen. 2.1.5- Beste antzezlan batzuk Poof! antzezlan laburra (Heideman Saria) 1993an aurkeztu zuten Louisville-ko Humana Festival of New American Plays-en. Era berean, podcasterako eta irrati publikorako grabatu zuen Playing on Air-ek Por'Knockers bere satira politikoa 1995ean estreinatu zen Vineyard antzokian. Eta West Coasteko bere Pozaren mahaiko apurrak (A Crumbs from the Table of Joy) antzezlanaren estreinaldiak 1996an, bi NAACP antzerki sari irabazi zituen. Lokatz, ibai, harri (Mud, River, Stone) antzezlana 1996an estreinatu zen, Susan Smith Blackburn sariaren finalista izatea lortuz, eta eskualdeko antzerki sari ugari irabazi zituen. Las Meninas 2002an estreinatu zen San Jose Rep-en, Michael Edwards-ek zuzenduta. Rockefeller Beka eman zioten, eta baita AT&T OnStage saria ere. Espainiako Maria Teresa erregina (Luis XIV.aren emaztea) eta bere zerbitzari afrikarrarekin, Dahomey-ko Nabo ipotxa, izandako benetako istorioa garatzen du. Bestalde, Esamesa edo Undineren berreziketa (Fabulation or the Re-Education of Undine) antzezlanak Obie saria irabazi zuen (Barruko arropa -Intimate Apparel lanaren jarraipena da, ehun urte geroago girotua), eta Off-Broadwayn estreinatu zen 2004an. Mlimaren elezaharra (Mlima's Tale) antzezlana Off-Broadwayn estreinatu zen 2018ko martxoan. Mlima elefanteari buruzkoa da, "nazioarteko marfil klandestinoaren merkatuan harrapatuta", eta 2019ko Lucille Lortel sarietarako izendatu zuten bere bikaintasunagatik. Halaber, Nottage-k Sue Monk Kidd-en Erleen bizitza sekretua (The Secret Life of Bees) eleberriaren egokitzapen musikalerako liburua testua idatzi zuen, 2019ko maiatzean Off-Broadwayn estreinatu zena. 2.2-Beste lan batzuk Nottage-k bakarrizketa bat idatzi zuen, Oilar grisa (The Grey Rooster), esklabo ohi baten eta bere jabea izandakoaren oilar borrokalariaren ibilerak jarraituz Kentuckyko Gerra Zibilaren ondoren. 2014an Arena Stage-n ekoiztutako Gerra Zibilaren Proiektu Nazionalaren Gure Gerra produkzioaren barnean egin zen. Halaber, Nottage-k 2015eko irailean San Diegoko Old Globe Antzokian estreinatu zen Zure besoetan (In Your Arms) "dantza-antzerki musikalean" parte hartu zuen. Piezak hamar bineta ditu eta berek Ezkontza bateko dantza (A Wedding Dance) izenburua du. Bestalde, Nottagek MJ: The Musical izeneko Michael Jacksoni buruzko musikalerako liburua idatzi zuen 2020an Broadway-n estreinatzeko asmoz. COVID-19 pandemiaren ondorioz atzeratu egin zen,et ziurrenik 2021eko irailean estreinatuko da 2.2.1-Hau Reading da Nottagek ko-diseinatu egin zuen Hau Reading da (This is Reading) transmedia proiektu murgiltzailea, Izerdia (Sweat) kokatuta zegoen Reading hiriaren gainbehera ikusita, birsortzea aztertzeko asmoz: Gune zehatzetarako multimedia instalazio honek zuzeneko emanaldiak eta ikusizko komunikabideak nahastu zituen, 2017ko maiatzean Downtown Reading-eko Franklin Street-eko tren geltokia okupatuz, hutsik zegoen eraikina berriro animatuz. Irakurketan eta inguruan bizi diren pertsonen zailtasunak, erronkak eta garaipenak erabiliz, istorio indibidualak hiriko ipuin kohesionatu batean ehundu zituen. Market Road Films, Labyrinth Theatre Company eta Project &-ekin batera ekoiztu zen. 2.2.2- Market Road Films Nottage Market Road Films ekoiztetxearen sortzailea da, eta urteen poderioz, HBO, Sidney Kimmel Entertainment, Showtime, This is That eta Harpo Productions taldeentzako proiektu originalak garatu ditu. Bestalde, telebistan Nottage ekoizle eta idazlea izan zen Berak izan behar du (She's Gotta Have It) seriearen lehen denboraldian. 3- Gaiak The Guardian egunkariak honakoa adierazi zuen: ""Nottageren bi hamarkadetako lanak laudorioak jaso ditu, istorio desafiatzaileak eta sarritan ahaztuak agertokira ekartzeagatik.... Lur jota-k (Ruined) Kongoko Errepublika Demokratikoan bortxaketak emakumeen aurkako arma bezala nola erabiltzen zen aztertu zuen, eta Barruko arropa-k (Intimate Apparel) New Yorken 1905ean lana egiten zuen jostun beltz bakarti batean oinarritu zen... Nottagek bere antzezlanetan hainbat eremuak aztertu nahi ditu etorkizunean, hala nola kartzela amerikarraren industria konplexua, "koloreko gizon askoren bizitzak suntsitzen ari dena" nahiz eta ozta-ozta hitz egiten den horri buruz elkarrizketa nazionalean edo eszenatokian. Hala ere, Nottagek egunkariari bere etsipena ere adierazi zion, bere lana duen arrazagatik eta generoagatik definitzen dutelako, homologo maskulino zuriena ez bezala."

Erreferentziak

Kanpo estekak (Ingelesez) Official site Lynn Nottage at the Internet Broadway Database (Ingelesez) Lynn Nottage at Internet Off-Broadway Database