Belar gaizto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
7. lerroa:
==Ezaugarriak==
 
Belar txarrek [[erruderal]] motako estrategia ekologikoa izan ohi dute. Estrategia hori egokia da maiz eraldatzen diren inguruneetan, eta baliabideetan (argia, mantenugaiak) aberatsak direnetan, hala nola [[alor|nekazaritza soroetan]]. Estrategia erruderalaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: nutrizio-eskakizun handiak, ziklo laburra (hazkunde-tasa altua, tamaina txikia eta loratze goiztiarra) eta inbertsio handia ugalketan (hazi txiki ugari eta ernalkuntza gaitasun luzea)<ref>{{en}} Harlan, J.R., de Wet, J.M.J., 1965. Some thoughts about weeds. Economic Botany 19, 16–24.</ref><ref>{{en}} Grime, J.P., 2001. Plant strategies, vegetation processes, and ecosystem properties. John Wiley and Sons Ltd, Chichester, Royaume-UniErresuma Batua.</ref><ref>{{en}} Lososová, Z., Chytrý, M., Kühn, I., Hájek, O., Horáková, V., Pyšek, P., Tichý, L., 2006. Patterns of plant traits in annual vegetation of man-made habitats in central Europe. Perspectives in Plant Ecology, Evolution and Systematics 8, 69–81. doi:10.1016/j.ppees.2006.07.001</ref><ref name=":4">{{en}} Lososová, Z., Chytrý, M., Kühn, I., 2008. Plant attributes determining the regional abundance of weeds on central European arable land. Journal of Biogeography 35, 177–187. doi:10.1111/j.1365-2699.2007.01778.x</ref>. Hala ere, belar txarrek beste estrategia batzuk dituzte, estrategia erabat erruderalaren eta estrategia guztiz lehiakorraren artekoak<ref name=":9">{{en}} Gunton, R.M., Petit, S., Gaba, S., 2011. Functional traits relating arable weed communities to crop characteristics. Journal of Vegetation Science 22, 541–550. doi:10.1111/j.1654-1103.2011.01273.x</ref>{{,}}<ref name=":4" />.
 
Belar txarrak izan daitezke:
*[[Landare bizikor]]rak, begetatiboki ugaltzen direnak, edo urte asko irauten dutenak: [[askiluze]]a, [[kardabera]], [[ezkerte zuri]]a, [[eztul-belar]]ra, [[kardu]]a...
*[[Landare urteroko]]ak, gehienetan haziz ugaltzen direnak, maiz ugaltzeko ahalmen handia dutenak: [[amaranto]]a, [[mitxoleta]], [[sabi]]a, [[setaria]], [[olo gaizto]]a, [[izar-belar arrunt|izar-belarra]]...
 
Belar txar kategorian espezie berriak oso erraz sartu daitezke, soroen hiru ezaugarri direla-eta: aniztasun txikia, maizko mugimenduak eta baliabide ugari<ref>{{en}} Booth, B.D., Murphy, S.D., Swanton, C.J., 2003. Weed ecology in natural and agricultural systems. CABI PUBLISHING, Oxon, Erresuma Batua.</ref>. Lur-mugimendu bakoitzaren ondoren berregiten dira, [[lurreko hazi-banku]]tik hasita, zenbait urtetan zehar lurrean metaturik egon dena.
 
==Kontrola==