Jardueretan oinarritutako ikaskuntza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria:Hezkuntza gehitua HotCat bitartez
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
6. lerroa:
 
== Jardueretan oinarritutako ikaskuntzaren historia ==
 
[[File:David_Horsburgh.jpg|ezkerrera|thumb|250x250px| David Horsburgh: Jardueretan oinarritutako ikaskuntzaren aitzindaria.]]
Jardueretan oinarritutako ikaskuntza 1944an hasi zen Bigarren Mundu Gerraren garaietan, David Horsburgh britainiar bat Indiara joan zenean eta azkenean bertan finkatzea erabaki zuen. Pentsalari berritzailea eta lider karismatikoa izan zen. Rishi Valley eskolan hasi zen irakasten. [[British Council|British Council-en]] sartu [[Chennai|eta Chennai]] eta [[Bangalore|Bangalore-Bangaloren]]<nowiki/>n lan egin zuen urte askotan. Borondatezko erretiroa hartu ondoren, 28.000 metro karratuko eskola gunea ireki zuen, Neel Bagh izenekoa. Neel Bagh Horsburgh-en ideia berritzailetan oinarritu zen eta ondo planifikatutako ikasmaterialak irakasteko metodo sortzaileengatik egin zen inguruetan ezaguna. Doreen emaztearekin eta Nicholas semearekin, Horsburgh-ek curriculum askotarikoa garatu zuen: musika, arotzen ofizioa, joskintza, igeltserotza, lorezaintza eta ohiko eskolako gaiak, ingelesa, matematika, sanskritoa eta telugu hizkuntza barne. Material pedagogiko hauek sistematikoki planifikatu ziren, zirriborro eta marrazkiekin, eta noizean behin umore ukituekin.
 
Geroago Horsburgh-ek liburutegi bikaina sortu zuen Neel Baugh-en, irakasle eta ikasleentzat eskuragarri. Horsburgh-en ekimen hau ABLko aitzindari eta mugarrietako bat izan zela aldarrikatzeko balio izan du gero.