Oñati: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
285. lerroa:
Oñati<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Oñati - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/onati/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-17}}</ref> Gipuzkoako herri euskaldunenen artean dugu, biztanleen %80 inguru euskal hiztunak dira (Eustaten arabera, %77,91 ziren euskaldunak 2016an)<ref name=":0" />. Herriko hizkerari dagokionez, [[mendebaldeko euskara]]ren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mendebalekoa - Bizkaiera - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/mendebalekoa-bizkaiera/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-17}}</ref> aldaera bat da, Debagoienekoa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Debagoienekoa - Ahotsak.eus|hizkuntza=eu|url=https://ahotsak.eus/euskalkiak/mendebalekoa-bizkaiera/sortaldekoa-m/debagoienekoa/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-09-17}}</ref>. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debagoieneko hizkera: Gipuzkoako [[Aretxabaleta]]<nowiki/>k, [[Arrasate]]k, [[Eskoriatza]]<nowiki/>k, [[Leintz Gatzaga]]<nowiki/>k eta Oñatik eta Arabako [[Aramaio]]<nowiki/>k. Leintz haranak esparru berezia osatzen du Deba ibarrean, oso estua delako Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga herrien arteko batasuna. Aramaioko hizkera ere ez da asko urruntzen hauetatik, baina bai Oleta auzokoa, Oletako hizkera sartaldeko eta sortaldeko hizkeren arteko tarteko hizkeratzat hartzen baita. Oñatiko hizkera ere berezia da. Oñati ez zen Gipuzkoan sartu 1845 urtera arte eta bertako hizkerak oraindik ere nortasun berezia du. Oro har, Debagoieneko hizkerak Arabako euskararen eragina duela esan daiteke. Debagoienak Gasteizekin eduki du hartu-emanik estuena eta, dirudienez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara.
 
Candido[[Kandido Izagirre]] eta [[Luis Villasante]] fraideak, Manuel Umerez, Leonardo Zabaleta, Leonardo Guridi, Leandro Igartua eta Felix Arrazola abadeak, [[Bedita Larrakoetxea]], [[Gerhard Bähr]] alemaniar hizkuntzalaria, Joxe Otalora eta [[Jerardo Elortza]] izan dira, besteak beste, Oñatiko hizkera aztertzen aitzindariak.
 
Lehen [[1980ko Korrika]] azaroaren 29an Oñatin hasi zen eta [[Bilbo]]n abenduaren 7an bukatu. [[Oñatiko Unibertsitatea]]ren atean hasi zen Korrika eta zazpi probintziak igaro zituen 1820 kilometrotako ibilbide luzean. Lekukoarekin batera hasiera emango zion korrikalaria Oñatiko alkatea [[Eli Galdos]] izan zen.