Erran.eus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
infotaula
1. lerroa:
{{Egunkari infotaula|izena=erran.eus|logotipoa=[[File:Erran.eus logoa.png|thumb|Erran.eus logoa]]|hizkuntza=Euskara|jabea=Ttipi-Ttapa Fundazioa|webgunea=https://erran.eus/|ideologia=Euskaltzalea|formatua=Digitala|lurraldea=Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Malerreka, Leitzaldea eta Xareta|instagram=https://www.instagram.com/ttipittapa_erran/?hl=es|twitter=https://twitter.com/Erran_eus?s=20|zuzendaria=Aitor Arotzena|erredaktoreak=Gurutze Pikabea, Nerea Bazterrika, Ruben Oskariz eta Eneritz Iraola}}
 
'''''Erran.eus''''' 2015ean sortutako hedabide digitala da, [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] ipar-mendebaldeko ([[Bidasoa]], [[Leitzaran]] eta [[Urumea]] ibaien arroak) eta [[Lapurdi]] hegoaldeko ([[Xareta]]) informazioak biltzen dituena. 44 herrik osatzen dute komunikabidearen jarduera eremua, non, euskaldunen kopurua %85 ingurukoa zen 2020. urtean.''[[Xorroxin Irratia|Xorroxin Irratiak]]'' eta [[Ttipi-Ttapa|''Ttipi-Ttapa'' aldizkariak]] aurrera eramandako proiektua da, [[Ttipi-Ttapa Fundazioa|Ttipi-Ttapa Fundazioaren]] babesean. Euskararen aldeko apustua egin dute medioan, hizkuntza horretan soilik argitaratzen baitituzte informazioak, urteko 365 egunetan. Informazio horien %62a plataforma horretarako propio sortutakoa da. Gainerako %38a ''Ttipi-Ttapa'' aldizkariko artikuluak eta ''Xorroxin Irratiko'' edukiak dira.
6. lerroa:
 
== Hedabidearen sorrera ==
1980. urtean [[Bera|Beran]] ([[Bortziriak]], Nafarroa) talde euskaltzale batek ''[[Ttipi-Ttapa]]'' aldizkaria sortu zuen. Lehenbiziko hamar urteetan hiruzpalau zenbaki argitaratzen zituen urte bakoitzean. 1990. urtetik aurrera, ordea, hamabostekari izaera hartu zuen, gaur egun ere maiztasun horrekin argitaratzen duelarik. Aldizkari fisikoa jasotzeko ezinbertzekoa zen hedabidera harpidetzea. Hasieran [[Harpidetza (argipena)|harpidetza]] doakoa zen, baina, 1998. urtetik aurrera ordainpeko bihurtu zen.
 
1996an Interneteko edizioa martxan jarri zen eta bi urte beranduago ''[[Ttipi-Ttapa Telebista]]'' (2009an itxi zen). Hedabidearen egitura juridikoak ere aldaketak jasan ditu: 1997an Kultur Elkartea izateari utzi eta [[Fundazio (erakundea)|fundazio]] bihurtu zen. Batetik, ''Ttipi-Ttapa Telebistak'' egitura sendoa behar zuelako eta, bestetik, taldeko egitasmo guztien egonkortasun ekonomiko eta juridikoa ziurtatzeko.
 
1997an finantzazio arrazioakarrazoiak zirela medio Fundazioak [[Kulturkari]] S.L.U. sortu zuen, diseinu grafikoko eta publizitateko lanak egiten zituen enpresa. 2011an Fundazioen Legean aldaketa bat gertatu zen, ondorioz, subrogazio prozesu bat ere baiː Ttipi-Ttapa Fundazioak bere gain hartu zuen Kulturkari enpresaren jarduera.
 
2015. urtean aldizkariaren webgunean (ttipi.net) hobekuntza nabariak eginez, ''erran.eus'' plataforma martxan jarri zen. Garai batean ''Xorroxin Irratiaren'' webgunean (xorroxinirratia.com) argitaratzen ziren edukiak ere ''erran.eus'' hedabidean aurkitu daitezke.