Erran.eus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''''Erran.eus''''' 2015ean sortutako hedabide digitala da, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko (Bidasoa, Leitzaran eta Urumea ibaien arroak) eta [...»
 
No edit summary
48. lerroa:
 
=== Enpresa egitura ===
Webgunea Ttipi-Ttapa Fundazioaren baitan dago, beraz, hau da ''erran.eus'' hedabidearen jabea<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Geure buruaz - Erran.eus|url=https://erran.eus/honi-buruz/|aldizkaria=erran.eus|sartze-data=2021-05-03}}</ref>. [[Pello Apezetxea]] da erakunde horren zuzendaria. [[Fundazio (erakundea)|Fundazioa]] interes sozialeko eta dirua irabazteko asmorik gabeko entitatea da, oinarrian [[Ondare (ekonomia)|ondarea]] duena. Hau da, [[Elkarte|elkarteak]] sortzeko pertsona kopuru bat elkartu behar da, [[Bazkide|bazkideak]] behar dira. Fundazioaren kasuan, ordea, ondare jakin batekin nahikoa da -normalean dirua izan ohi da-.
 
Ttipi-Ttapa Fundazioaren organo nagusia [[patronatua]] da, sei pertsonek osatzen dutena. Urtean behin egiten dute batzar nagusia, gai puntual batengatik lehenago bildu ez badira behintzat. Patronatuaren eta lan-taldearen arteko harremanak kudeatzaileak ([[Joxemanuel Irigoien]]) koordinatzen ditu.
 
=== Barne antolaketa ===
2020ko datuen arabera, 10 pertsonek lan egiten dute hedabidean eta hiru arlo nagusitan banatuta daude: lau [[Kazetari|kazetarik]] paperezko eta webguneko edizioan lan egiten dute ([[Gurutze Pikabea]], [[Nerea Bazterrika]], [[Ruben Oskariz]] eta [[Eneritz Iraola]]), hiru langile diseinu taldean daude ([[Amaia Odriozola]], [[Arantza Agirre]] eta [[Usoa Vicente]]) eta bi pertsona salmenta eta sustapen arloan. Arlo horietako bakoitzak bere barne komunikazioa kudeatzen du, baita bere ataleko pertsonen hautaketa, harrera eta garapena ere. Hala ere, zuzendaritzaren lana da enpresaren lidergoa kudeatzea, [[Aitor Arotzena]] delarik hedabideko zuzendaria. Komunikabideko [[kolaboratzaile]] sareak informazioak webgunean argitaratzen ditu, herritarrek ere berriemaile eta [[zutabegile]] lanak egiten baitituzte <ref name=":0" />.
 
Aliantzak baditu ''erran.eus'' hedabideak, bere helburu estrategikoak betetzen laguntzeko aliatu dira [[Tokikom]], [[CodeSyntax]], Gertu eta ''Xorroxin Irratia''. Berrikuntzak egiteko, erraterako, Tokikomen laguntza izan du medioak: produktu eta azpiegitura teknikoak eguneratzeko, arlo komertzialerako edota ume eta gazteen sektorera iristeko. Azken sektore horrekin lotuta ''[[Plazan Bazan]]'' atala argitaratzen hasi ziren 2017an. [[Hornitzaile|Hornitzaileak]] ere garrantzitsuak dira medioarentzat, eskaintzen dituzten zerbitzuak garatu ahal izateko.