Lankide:Isabel Jaurena/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''''Erran.eus''''' 2015ean sortutako hedabide digitala da, [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] ipar-mendebaldeko ([[Bidasoa]], [[Leitzaran]] eta [[Urumea]] ibaien arroak) eta [[Lapurdi]] hegoaldeko ([[Xareta]]) informazioak biltzen dituena. 44 herrik osatzen dute komunikabidearen jarduera eremua, non, euskaldunen kopurua %85 ingurukoa zen 2020. urtean.
 
''[[Xorroxin Irratia|Xorroxin Irratiak]]'' eta [[Ttipi-Ttapa|''Ttipi-Ttapa'' aldizkariak]] aurrera eramandako proiektua da, [[Ttipi-Ttapa Fundazioa|Ttipi-Ttapa Fundazioaren]] babesean. Euskararen aldeko apustua egin dute medioan, hizkuntza horretan soilik argitaratzen baitituzte informazioak, urteko 365 egunetan. Informazio horien %62a plataforma horretarako propio sortutakoa da. Gainerako %38a [[Ttipi-Ttapa|''Ttipi-Ttapa'' aldizkariko]] artikuluak eta ''[[Xorroxin Irratia|Xorroxin Irratiko]]'' edukiak dira.
 
Komunikabideak hiru helburu nagusi ditu: hurbileko informazioa sortu eta hedatzea, komunitatearen topaleku izatea eta euskara bultzatu eta indartzea. Bi norabidetako informazio truke horretarako ezinbertzekoa da komunitatearen presentzia, irakurleek ere [[berriemaile]] izateko aukera dutelarik.
 
== Hedabidearen sorrera ==
1980. urtean [[Bera|Beran]] ([[Bortziriak]], [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]]) talde euskaltzale batek [[Ttipi-Ttapa|''Ttipi-Ttapa'' aldizkaria]] sortu zuen. Lehenbiziko hamar urteetan hiruzpalau zenbaki argitaratzen zituen urte bakoitzean. 1990. urtetik aurrera, ordea, hamabostekari izaera hartu zuen, gaur egun ere maiztasun horrekin argitaratzen duelarik. Aldizkari fisikoa jasotzeko ezinbertzekoa zen hedabidera harpidetzea. Hasieran [[Harpidetza (argipena)|harpidetza]] doakoa zen, baina, 1998. urtetik aurrera ordainpeko bihurtu zen.
 
1996an Interneteko edizioa martxan jarri zen, bi urte beranduago ''[[Ttipi-Ttapa Telebista]]'' (2009an itxi zen). Hedabidearen egitura juridikoak ere aldaketak jasan ditu: 1997an Kultur Elkartea izateari utzi eta [[Fundazio (erakundea)|fundazio]] bihurtu zen. Batetik, ''[[Ttipi-Ttapa Telebista|Ttipi-Ttapa Telebistak]]'' egitura sendoa behar zuelako eta, bestetik, taldeko egitasmo guztien egonkortasun ekonomiko eta juridikoa ziurtatzeko.
 
1997an finantzazio arrazioak zirela medio Fundazioak [[Kulturkari]] S.L.U. sortu zuen, diseinu grafikoko eta publizitateko lanak egiten zituen enpresa. 2011an Fundazioen Legean aldaketa bat gertatu zen, ondorioz, subrogazio prozesu bat ere bai, [[Ttipi-Ttapa Fundazioa|Ttipi-Ttapa Fundazioak]] bere gain hartu baitzuen [[Kulturkari]] enpresaren jarduera.
 
2015. urtean aldizkariaren webgunean (ttipi.net) hobekuntza nabariak eginez, ''erran.eus'' plataforma martxan jarri zen. Garai batean ''[[Xorroxin Irratia|Xorroxin Irratiaren]]'' webgunean (xorroxinirratia.com) argitaratzen ziren edukiak ere ''erran.eus'' hedabidean aurkitu daitezke.
 
== Webgunearen egitura eta edukiak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mendialdeko albisteak - Erran.eus|url=https://erran.eus/|aldizkaria=erran.eus|sartze-data=2021-05-03}}</ref> ==
42. lerroa:
|6.083
|}
Irakurleen eskura dauden zenbait zerbitzu ere baditu webguneak: [[Agenda|agenda,]] gida komertziala, [[telefono gida]], eguraldia, eduki berezien kanala, iragarki sailkatuak, zorion agurrak eta [[Eskela|eskelak]].
 
Bi atal nagusi horietaz gain, bai ''[[Xorroxin Irratia|Xorroxin Irratiko]]'' saioetara eta baita [[Ttipi-Ttapa|''Ttipi-Ttapa'' aldizkariko]] aleetara bideratzen duten estekak daude.  
 
== Ildo editoriala ==
56. lerroa:
 
=== Enpresa egitura ===
Webgunea [[Ttipi-Ttapa Fundazioa|Ttipi-Ttapa Fundazioaren]] baitan dago, beraz, hau da ''erran.eus'' hedabidearen jabea<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Geure buruaz - Erran.eus|url=https://erran.eus/honi-buruz/|aldizkaria=erran.eus|sartze-data=2021-05-03}}</ref>. [[Fundazio (erakundea)|Fundazioa]] interes sozialeko eta dirua irabazteko asmorik gabeko entitatea da, oinarrian [[Ondare (ekonomia)|ondarea]] duena. Hau da, [[Elkarte|elkarteak]] sortzeko pertsona kopuru bat elkartu behar da, [[Bazkide|bazkideak]] behar dira. [[Fundazio (erakundea)|Fundazioaren]] kasuan, ordea, [[Ondare (ekonomia)|ondare]] jakin batekin nahikoa da -normalean dirua izan ohi da-.
 
[[Ttipi-Ttapa Fundazioa|Ttipi-Ttapa Fundazioaren]] organo nagusia [[patronatua]] da, sei pertsonek osatzen dutena. Urtean behin egiten dute batzar nagusia, gai puntual batengatik lehenago bildu ez badira behintzat. Patronatuaren eta lan-taldearen arteko harremanak kudeatzaileak koordinatzen ditu.
 
=== Barne antolaketa ===
2020ko datuen arabera, 10 pertsonek lan egiten dute hedabidean eta hiru arlo nagusitan banatuta daude: lau [[Kazetari|kazetarik]] paperezko eta webguneko edizioan lan egiten dute, hiru langile diseinu taldean daude eta bi salmenta eta sustapen arloan. Arlo horietako bakoitzak bere barne komunikazioa kudeatzen du, baita bere ataleko pertsonen hautaketa, harrera eta garapena ere. Hala ere, zuzendaritzaren lana da enpresaren lidergoa kudeatzea, [[Joxema Irigoien]] delarik hedabideko zuzendaria. Komunikabideko [[kolaboratzaile]] sareak informazioak webgunean argitaratzen ditu, herritarrek ere [[berriemaile]] eta [[zutabegile]] lanak egiten baitituzte <ref name=":0" />.
 
Aliantzak baditu ''erran.eus'' hedabideak, bere helburu estrategikoak betetzen laguntzeko aliatu dira [[Tokikom]], [[CodeSyntax]], Gertu eta ''[[Xorroxin Irratia]]''. Berrikuntzak egiteko, erraterako, Tokikomen laguntza izan du medioak: produktu eta azpiegitura teknikoak eguneratzeko, arlo komertzialerako edota ume eta gazteen sektorera iristeko. Azken sektore horrekin lotuta ''[[Plazan Bazan]]'' atala argitaratzen hasi ziren 2017an. [[Hornitzaile|Hornitzaileak]] ere garrantzitsuak dira medioarentzat, eskaintzen dituzten zerbitzuak garatu ahal izateko.
 
== Negozio eredua ==
Webguneko eduki guztiak doakoak dira, ez dago ordainpeko eduki berezirik. Hala ere, hedabidearen “laguna” izateko aukera badago. Harpidetza honen bidez irakurleak bai ''erran.eus'' plataformaren eta baita [[Ttipi-Ttapa|''Ttipi-Ttapa'' aldizkariaren]] etorkizuna ziurtatzen laguntzen du. Gainera, harpidetuz gero, eskualdeko dendetan deskontuak izanen ditu erabiltzaileak ([[Ttipi txartela|Ttipi txartelaren]] bidez) eta hamabostean behin egiten diren zozketetan parte hartzen ahalko du. Honako hauek dira 2021ko [[Harpidetza saria|harpidetza sariak]]:
{| class="wikitable"
|'''Eskualdea'''
88. lerroa:
[[Publizitate|Publizitatearen]] bidez ere dirua irabazten du ''erran.eus'' hedabideak. Hiru aukera desberdin eskaintzen ditu <ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Publizitate tarifak - Erran.eus|url=https://erran.eus/publizitatea/|aldizkaria=erran.eus|sartze-data=2021-05-03}}</ref>, bi publizitate [[Iragarki (publizitatea)|iragarkia]] bere horretan jartzeko eta bat [[baner]] produkziorako:
 
* [[Iragarki (publizitatea)|Iragarkia]] ordenagailuko formatuan agertzeko sei euro ordaindu beharko ditu iragarleak. Bost tamaina izanik aukeran: 980 x 90px, 728 x 90 px, 300 x 250 px, 300 x 600 px eta 220 x 90 px.
* [[Iragarki (publizitatea)|Iragarkia]] mugikorreko formatuan agertzeko ere sei euro ordaindu behar dira. Bi tamainaren artean aukeratu daiteke: 300 x 250 px eta 320 x 50 px.
* [[Baner]] bat [[GIF]] formatuan ekoizteak 50€-ko prezioa du.
 
Aparteko finantzazio bideak ere baditu, hala nola, zerbitzuen atala. Herritarrek [[Iragarki (publizitatea)|iragarkiak]] edo mezuak zintzilikatzeko espazioa erosteko aukera dute. [[Eskela|Eskelak]] jartzeko edo oroigarriak egiteko, adibidez, 90€ -harpidedun izanez gero %10 gutxiago- ordaindu behar dira paperezko zein webguneko bertsioan mezua argitaratzeko.
 
Kanpotik etorritako diru-sarrerak ere izan ditu hedabideak. 2018an, adibidez, 133.736€-ko dirulaguntza bat jaso zuen [[Ttipi-Ttapa Fundazioa|Ttipi-Ttapa Fundazioak]], [[Nafarroako Gobernua|Nafarroako Gobernuak]] 629.997€ banatu baitzituen euskaraz aritzen ziren zenbait komunikabideren artean. [[Fundazio (erakundea)|Fundazioak]] duen hizkuntzaren erabilera aktiboa izan zen laguntza hori jasotzearen arrazoia [erreferentzia].
 
== Hedapena ==
139. lerroa:
|2.572.898
|}
Webgunean sartzeko gero eta gehiago erabiltzen da mugikorra. 2020an, adibidez, 1.023.101 sesio egin ziren mugikorretik, sesio guztien %82,27a. Ordenagailutik %16,19a sartu ziren eta gainerakoak (%1,55) tabletetik [erreferentzia]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=erran.eus - Infogram|hizkuntza=en|url=https://infogram.com/erraneus-1hxr4zqoozyq4yo|aldizkaria=infogram.com|sartze-data=2021-05-06}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==