Lindus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{EHko mendi infotaula | izena = Lindus | garaiera = 1220 | koordenatuak | dn = 43 | mn = 01 | sn = 50.94 | de = 1 | me = 21 | se = 31.32 | kokapena = kokapenmapa | mendilerroa = Li...
 
t Robot: Cambios triviales
15. lerroa:
}}
 
'''Lindus''' '''Lindux''' bezala ere idazten dena, [[Nafarroa]]ko erdialdeko [[Pirinioak|PirinioPirinioetako]]etako mendi bat da, [[Nafarroa Beherea]]rekin duen mugan bertan, [[Ibañeta]]ko mendatetik mendebaldera, [[Lindus mendilerroa]]n. Bere garaiera 1220 metrokoa da, eta Pirinioetako mendilerro hau osatzen duten mendien artean garaiena da.
 
== Irispideak ==
22. lerroa:
[[Urepel]]etik abiatzen den ibilbidea luzeagoa da. Gaineko Karrika izeneko auzotik, gorantz doa bide bat, Etxolakatorena baserrirantz, kono formako muino baten iparmendebaldean. Hemen, Hauzai izeneko lepoaren ibilbide seinalizatua hartu behar da. Izatez, lepoa baino zertxobait gorago irtetzen da, Hortz Zorrotz izeneko tontor harritsuan. Toki honetan, igo edo inguratu egin daiteke Urtarai mendia, baina begirada Burdinkurutz lepoan jarriz, nondik berehala heltzen den tontorrera. Beste bide bat hartuta Hairako basoa zeharka daiteke. Gaineko Karrikan, beste bide batetatik, isurialdeen banalerroan dagoen muinora heltzen da, Mearroztegi lepoan, [[Errola]] eta [[Otsamunho]] mendien hegoaldean. Gailurraren tontorretik jarraitu behar da, bidea alde batera utzita, gorago berriz bertara itzultzeko. Teilariko lepoa edo Nabala izeneko lepora jarraitzen da. Bideak, Hairako ubiderantz begira aurkitzen den aurpegitik jarraitzen du, baina gailurretik jarraitu behar da Hauzai leporantz. Goraxeago, Hortz Zorrotz tontortxoan, aurreko ibilbidearekin lotzen da.
 
[[Kategoria:Nafarroako mendiak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko mendiak]]
[[Kategoria:Pirinioak]]