Gutun katolikoak: berrikuspenen arteko aldeak

Itun Berriko zazpi gutun
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: « '''Gutun katolikoak''', '''gutun orokorrak''' edo '''gutun txikiak''' Itun Berriko zazpi gutun dira. Itun Berrian agertzen diren hurrenkeran, gutun...»
(Ez dago alderik)

11:23, 4 maiatza 2021ko berrikusketa

Gutun katolikoak, gutun orokorrak edo gutun txikiak Itun Berriko zazpi gutun dira. Itun Berrian agertzen diren hurrenkeran, gutun katolikoak honako hauek dira:

Gutunaren ohiko izena Idazlea testuaren arabera (EAB) Ustezko egilea tradizioz[1] Gaur egungo adostasuna[1] Hartzaileak testuaren arabera (EAB)
Jakueren Gutuna "Santiagok (Jakue), Jainkoaren eta Jesu Kristo Jaunaren zerbitzari honek..."[2] Jakue Zuzena Jakue ezezagun bat "atzerrian zabaldurik dauden hamabi leinuei" [2]
Petriren Lehen Gutuna "Pedrok (Petri), Jesu Kristoren apostolu honek..."[3] Simon Petri Simon Petri beharbada "Ponto, Galazia, Kapadozia, Asia eta Bitiniako lurraldeetan atzerritar bezala sakabanaturik bizi zaretenoi"[3]
Petriren Bigarren Gutuna "Sim(e)on Pedrok (Simon Petri), Jesu Kristoren zerbitzari eta apostolu honek..."[4] Simon Petri Simon Petri ez "gure Jainko eta Salbatzailea den Jesu Kristoren salbamen-indarrari esker gurea bezain fede baliotsua iritsi duzuenoi"[4]
Joanen Lehen Gutuna Izengabekoa Joan Ebanjelaria Ezezaguna "seme-alabatxook", "ene maiteok" eta "senideok"[5][6][7][8]
Joanen Bigarren Gutuna Izengabekoa ("Nik, Jaunaren ikasle zahar honek...")[9] Joan Ebanjelaria Ezezaguna "Jaunak aukeraturiko eliza-elkarte horri eta eliztar guztioi"[9]
Joanen Hirugarren Gutuna Izengabekoa ("Jaunaren ikasle zahar honek...")[10] Joan Ebanjelaria Ezezaguna "Gaio adiskide, egiaz maite zaitudan horri"[10]
Judaren Gutuna "Judasek (Juda), Jesu Kristoren zerbitzari eta Santiagoren (Jakue) anaia honek..."[11] Juda Tadeo Juda ezezagun bat "federa deituak izan zaretenoi, Jainko Aitak maite eta Jesu Kristok zaintzen zaituztenoi"[11]

Izena

Katoliko hitza gutun katoliko izendapenean erabiltzea IV. gizaldiko ohitura da. Sasoi hartan, hitz hura "orokor" esan nahi zuen, eta ez zegoen bereziki ezein sinesbiderekin lotuta, adibidez, geroago Eliza Katoliko izena edukiko zuenarekin. Hala ere, gutunok katolizismoak baino aintzatesten ez dituelako itxura ematen duelakoan, "gutun orokor" deitu izan zaie. Testuinguru historikoan, katoliko hitzak elizarengana, oro har, eta ez elkarte edo lagun zehatzengana zuzendutakoak zirela esan nahi zuen, Pauloren gutunetan gertatzen den lez. Dena dela, 2 Joan eta 3 Joan ikuskera horrekin kontraesanetan jausten ei dira, haiek, hurrenez hurren, "andere hautatu" izena eman zion eliza-elkarte batentzat eta "Gaio" ezezagunarentzat idatziak izan ziren-eta. Halandaze, historialari batzuen ustez, katoliko etiketa jatorriz 1 Joani baino ez zitzaion ematen, eta, gero, Paulorenak ez ziren gutun guztietara zabaldu zen.

Protestante batzuek hauei "gutun txikiak" izena eman izan dizkiete.[12] Euskal tradizio protestante txikiari dagokiola, Joanes Leizarraga kalbindar artzainak gutunoi katholiko deitu zien, berak lehenengo biderrez euskaratu zuen Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria Biblian.[13]

Egileak

Joan

Zazpi gutunetatik hiru izengabekoak dira. Hiru haiek Joan Ebanjelariak idatzi zituela uste da, Zebedeoren semea eta Jesusen hamabi apostoluetako bat. Hori dela-eta, gutunok Joanen gutun izendatu dira, gutunek egilerik aitatzen ez badute ere. Ikertzaile moderno gehienek ez dute uste egilea Joan Apostolua izan zenik, baina ez datoz bat egilea nor izan zen esaten. Joan Apostolua ustezko egilea den idazlanen egiazko egilea ote den auziari joandar auzi deritzo.

Simon Petri

Gutunetako bik Simon Petrik idatzitakoak direla adierazten dute, Jesusen hamabi apostoluetako bat. Bigarren gutunak "Simeon Petri" agertzen du, seguru asko, gainetik idazteagatiko errakuntza. Ikertzaile moderno gehienen ustez, seguruenik, bigarren gutuna ez zuen Petrik idatzi, litekeena da gutuna II. gizaldiaren hasieran idatzitakoa izatea, Petri hil eta askoz geroago. Lehen gutunari buruzko iritziak askotarikoagoak dira; zenbaitzuen ustez, gutuna benetakoa da.[1]

Jakue

Gutun batean, egilea bere buruari Jakue izena eman zion, baina ez da ezagutzen zein Jakue izan zen. Badira Jakue Jesusen anaiatzat jotzen duten Itun Berriko beste idazkien kristau-interpretazio tradizionalak; hala ere, ikertzaile modernoek arrazoibide haiek kritikatzen dituzte, egileak ez duelako Jesusekiko sendi-loturarik aitatzen.

Juda Tadeo

Antzeko arazoa gertatzen da Judaren Gutunarekin: idazleak bere buruari Jakueren anaia deitzen dio, baina ez dago argi nor da Jakue hura. Kristau-tradizio batzuen arabera, Jakueren Gutuna idatzitako Jakue bera da, Jesusen anaia ei dena; halandaze, Juda hau Jesusen anaia litzateke, bere gutunean argitzen ez duela ere. Klemente Alexandriakoaren (200 urte inguru) arabera, idazlea bere buruari "Jakueren anaia" izena apaltasunagatik ematen zion. Elizak bioi "Jaunaren anaiak" deitu zien, baina haiek ez zuten euren buruak hala deitu. Gutuna apostoluen osteko sasoikoa izatearen aldeko arrazoi ugari dago. Hegesipok Judaren biloba bi Domiziano enperadorearen aurrean epaitu zituztela kontatu zuen, gotzainak izan ziren, eta Trajanoren agintaldira arte bizi izan ziren. Kasu horretan, Juda Jesusen anaia askoz gazteagoa izango zatekeen. Hamabost urte gazteagoa izan balitz, K.o. 10 inguruan jaioko zatekeen, eta gutuna zahartzaroan idatzi ahal izango zukeen.[1]

Horiek horrela, Petriren gutun biak izan ezik, –litekeena dela ere bitzuk sasiepigrafiak izatea– zazpi gutun katolikoak Itun Berriko kanonari erantsi zitzaizkion, eliza goiztiarreko gurasoek izengabeko gutunak lagun garrantzitsuak idatzitakoak zirela esan zutelako, eta izena ekartzen zuten gutunak izen bereko lagun garrantzitsuak idatzitakoak zirela esan zutelako.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e Ehrman, Bart D.. (2003). Lost Christianities : the battle for Scripture and the faiths we never knew. New York : Oxford University Press ISBN 978-0-19-514183-2. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  2. a b «St 1,1-1 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  3. a b «1 P 1:1 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  4. a b «2 P 1,1 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  5. «1 J 2:1,7,14,18 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  6. «1 J 3:1,2,7,13,18,21 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  7. «1 J 4:1,4,7,11 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  8. «1 J 5:21 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  9. a b «2 J 1,1 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  10. a b «3 J 1,1 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  11. a b «Ju 1,1 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  12. Bonar, Horatius. (1883). Light and truth: or, Bible thoughts and themes. The Lesser epistles.. J. Nisbet & co. (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  13. «Joanes Leizarraga: Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-03)
    Aipua: «S. Iakes Apostoluaren Epistola Katholikoa; S. Pierris Apostoluaren Lehen Epistola Katholikoa; S. Pierris Apostoluaren Bigarren Epistola Katholikoa; S. Ioan Apostoluaren Lehen Epistola Katholikoa»
    .