Leo Bassi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: it:Leo Bassi
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[ImageIrudi:Leo-Bassi.JPG|thumb|300px|Leo Bassi]]
[[ImageIrudi:Leo-Bassi-tribal.jpg|thumb|300px|Leo Bassi]]
 
'''Leo Bassi''' ([[New York]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], [[1952]] - ) aktore eta komiko [[italia]]rra da, sei belaunalditan zirku-ikuskizunetan jardundako familia italiar ospetsu bateko kidea. Zazpi urterekin egin zuen debuta familiako [[zirko]] ikuskizunean. Hogeita lau urterekin, berriz, abiaraziko du bakarkako ibilbidea. Harrezkero, komiko, animatzaile eta kultur aztoratzaile bezala dihardu. [[Film]]etako eta [[antzerki]]etako aktore eta zuzendari izan da, baita [[telebista]]ko aurkezle ere. Bassik berak bufoi legez definitzen du bere burua. Darabilen estiloa zirikatzailea eta polemikoa da oso, batez ere, eskuindar [[ideologia]] eta [[erlijioa]]k kritikatzen dituenean. Halaber, [[Eliza Katolikoa]] da Bassiren kritiken helbururik ohikoena.
 
== Antzerki obrak ==
 
Bassiren antzezlanek adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida eragin dute. Zenbaiten ustez, Bassik sarri gainditzen ditu adierazpen askatasunaren mugak; beste batzuentzat, aldiz, debekatu ezin zaion eskubidea predikatzen du. Antzezlan gehienak [[Europa]]n eta [[Latinoamerika]]n antzeztu ditu, ez horrenbeste [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBAEBetan]]etan eta [[Asia]]n.
 
* “La Revelación” (2005-07)
40. lerroa:
== Auziak eta eztabaidak ==
 
Estatu espainiarrean polemika ugarien protagonista izan dira Bassiren obrak:
 
* [[2006]]ko [[martxo]]an, Bassi [[Madril]]go Alfil Antzokian ''“La Revelación”'' obra egiten ari zela, lehergailu bat agertu zen. Antzezlana, [[sekten]] eta [[fundamentalismoa]]ren kontrako kritika garratza zen.
* [[Palma de Mallorca]]n ere arazo berdina izan zuen, obra berbera antzezten ari zela.
* [[Santander]]ren “La Revelación-ek” gatazka handia eragin zuen Gotzaindegiaren eta Kantabriako Gobernuaren (PSOE- PRC) artean. Azkenean, obra antzeztu zen Medikuntzako Fakultatean, eta talde katoliko eta ultraeskuindarren erasoa pairatu zuen.